BILBO. Eskaintza bateratuan pertsona guztientzako proposamenak jaso dira, besteak beste, bisitatzeko interesgarriak diren lekuei buruzko informazioa (Gaztelugatxeko San Juan,Santimamiñeko kobak, Urdaibai Bird Center, Euskadiko Biodibertsitate Zentroa -Madariaga dorretxea-, Bermeoko Arrantzaleen Museoa, Gernikako Batzar Etxea, Gernikako arbola), itsas ibilbideak, bertoko produktuak eta hainbat motako jarduerak (jaitsierak, kayak, surf, eskalada, orientazioa, tirolina, itsasontzian ibilaldiak).

Betiko moduan, Urdaibaiko turismo arloko enpresa guztiei helaraziko zaie informazioa (alojamendu, jatetxe, taberna, turismo aktiboko enpresak, ekoizleak), euren bezeroei Urdaibaiko eskaintza turistikoaren berri eman dizaieten.

Bermeoko Udalak zehaztu duenez, hainbat bide erabiliz emango du eskaintzaren berri: Turismo Bulegoan, www.bermeo.eus webgunean, Facebook (https://www.facebook.com/BermeokoUdala) eta Twiter sare sozialetan (https://twitter.com/BermeokoUdala) eta whatsapp bidez.

"Neguan ere Urdaibaik gozatzeko aukera pila eskaintzen ditu, eta momentu paregabea da gure paisaiaz, kulturaz, gastronomiaz eta aisialdiko ekimen ezberdinekin gozatzeko", adierazi du Irune

Ormaetxea Bermeoko Turismo zinegotziak. Horregatik, urte sasoi honetan ere eskaintza bateratu dute hiru udalerrietako turismo bulegoek, bisitariek eskaintza guztiaren berri era praktiko eta erakargarrian izateko.