Aste Nagusian eraso sexisten aurka egingo den kanpainaren irudia aurkeztu dute
Jai libreak eta berdintasunean izateko errespetua behar- beharrezkoa da
BILBO. Kartelaren elementu nagusia Marijaia da. Bilboko jaietako ikonorik garrantzitsuenetakoa den hau kopetilun agertzen da eta eskua zabal-zabalik luzatzen du erasoen aurrean gaitzespena adierazteko. Marijaiak erasoei EZ esan die.
Aurreko urteotan bezala, gaitzespen argia adierazten duten lemak aukeratu dira: “EZ beti da EZ” eta “NO es NO”. Jai libreak eta berdintasunean izateko errespetua behar- beharrezkoa da.
Bilboko Udalaren Berdintasun, Bizikidetza, Lankidetza eta Jaietako Sailak prentsaurreko batean aurkeztuko ditu abuztuaren 18an Aste Nagusian burutuko dituen ekintzak, baita eraso sexistaren bat jasaten duten emakumeen esku jarriko dituen baliabideak ere.