BILBO. Bermeoko Beleza Malandra kultur ateneoak rock and roll eskaintza bikoitza izango du asteburu honetan, Lie Detectors talde gipuzkoarrak eta Hey Lover estatubatuarrak izango baitira udalerri bizkaitarreko aretoan ostiralean eta larunbatean, hurrenez hurren. Bi kontzertuak gaueko 22.30ean hasiko dira, antolatzaileek Europa Press berri agentziari jakinarazi diotenez.
Hasteko, ostiralean, maiatzaren 13an, Lie Detectors laukotea arituko da. Txemak (ahotsa eta marakak), Urkok (bateria), Txikik (baxua eta koruak) eta Enekok (gitarra eta kotuak) osaturiko taldea "azken urteko ezustekoa" izan da askorentzat. 'Ruta 66' aldizkariak "estatuko zuzeneko onena" duen taldea izendatu zuen. Rock and roll, garage, punk eta yeye moduko soinuen nahasketarekin, askorentzat "momentuko banda" dira Lie Detectors. "Dibertsioa ziurtatuta" dagoela azpimarratu dute antolatzaileek.
Bestalde, larunbatean, maiatzaren 14an, Hey Lover Portland hiri estatubatuarreko hirukoteak bere "garage-punk-pop alaia" eskainiko du Beleza Malandran. Gainera, Justin, Terah and Tim musikariek osatzen duten hirukoteak "Sinking Ships" kaleratu berri duen diskoa aurkeztuko du.