Mungian Euskeraz Elkarteak ‘118 kanta’ izeneko abesti bilduma aurkeztu zuen atzo
Bertaratu ziren herritarrek kanta liburuari bizia ematea lortu zuten beraien ahotsen bidez gertaratze emanaldian
Mungia - Atzokoan Mungiak herritar animatu batzuen ahotsak batzea lortu zuen Euskera Elkarteak egindako 118 kanta liburuko abestien lagin eder bat abestuz.
Mugire Txokoa izan zen liburu berriaren aurkezpena egiteko aukeratutako lekua. Gitarra, trikitia eta akordeoien soinuak gidatuz, bertan batutako mungiarrek betiko klasiko eta bertsio berriagoei ahotsa jarri zieten.
Abesti bilduma honen aurkezpena egiteko, bertako abesti batzuk hartu eta denek irakurtzeko moduan pantaila batean jarri zituzten. Kantak hasi aurretik, Euskera Elkarteko kide batek hauen jatorria, istorioa, bilakaera eta antzerako datu interesgarriak kontatzen zituen adi-adi entzuten zuten elkarteko beste kide eta baita herritarren aurrean ere.
Honela, Itsasoa laino dago, Erantzuna hegaz doa haizean eta Non dira loreak bezalako abestien doinuekin batera, Mungian Euskeraz Elkarteak bere liburua antzematera eman zuen. Euskerazko, bai batuera eta baita bizkaiera ere, katalanezko eta baita gaztelaniazko abestiak batzen dira bertan.
Tartean, bertsio propioak ere aurkeztu zituzten. Doinu ezagunei buelta bat eman nahian, euskerazko bertsio apainak sortzeko gai izan dira elkarteko kideak. Kideen artean buelta bat eman eta aparteko letra txukun eta dotoreak ezarri dizkiete.
Orain dela gutxi 25 urte bete dituen elkarteak, urteetan egindako bilketa baten ondoren sortutako liburuak, 118 kanta, irudi eta argazkiak ere baditu itxura erakargarri eta atsegin bat emateko.
Hile guztietako azken ostiraletan, elkarteko kideak eta parte hartu nahi duten herritarrak, Mugire Txokoan batzen dira elkarrekin abesteko. Ekimen hauek betetzeko, seguru asko aurrerantzean momentu ederrak emango dituela abesti hunkigarri eta alaiez beteriko bilduma honek. - Z. R.
Más en Bizkaia
-
Rockein Basauri bate su récord de participación con 196 bandas o solistas inscritos
-
Abierta la inscripción para optar en Txabarri a un alquiler social en Sestao
-
Ugao refuerza su desarrollo empresarial a través de un convenio comarcal con Urduñederra y Orozko
-
Barakaldo da luz verde al plan que velará por la salud acústica de la ciudad