BILBO. Juan Mari Aburto Bilboko alkateak,Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze eta Espazio Publikoaren Sailekozinegotzi Ricardo Barkalarekin eta Zirkulazio, Garraio eta IngurumenSaileko zinegotziarekin batera, Bilboko Udalak Basurtun, FEVErengeltokiaren estalkiaren gainean egokitutako aparkaleku berriabisitatu du. Jarduketa-eremuak, Basurtuko Ospitalearen aurrean, ezzuen erabilerarik eta jendearentzat itxita zegoen. Aparkaleku berriak120 plaza ditu eta auzotarren eskaerari erantzunez, auzoanaparkalekuaren gaia hobetzeko egindako jarduketa izan da.
Geltokiaren estalkiaren gainekozabaltza egokitu da, lan hauek eginda: betelanak, asfaltoa botatzea,oinezkoentzako pasabide berri beheratuak egokitzea, uhinbikoak etaeskudelak ixtea, ura biltzeko sistema egokitzea, argiteria etaseinaleztapena.
Aparkalekuak 120 plaza ditu. Horietako4 mugitzeko zailtasunak dituzten pertsonentzat eta motorrakaparkatzeko lekua ere badu, hain zuzen, 12 motor aparkatzeko. Sarrera leku batetik da eta irteera beste batetik.
Jarduketa honen aurrekontua 244.880,38eurokoa izan da. Obrak ekainaren 2an hasi zituzten eta aparkalekuazerbitzuan jarri da uztailaren 3an.
APARKALEKU BERRIAK
Basurtukoaparkaleku honetaz gain, Bilboko auzoetan lur gaineko aparkaleku hiruireki ditu udalak orain dela gutxi. Buenavista etxaldean,Arangoitin, aparkatzeko 24 plaza. Horietako bat mugitzekozailtasunak dituen pertsonentzat. Aurrekontua 147.648, 48 eurokoada. Obrak ekainaren 16an hasi zituzten eta gutxi gorabehera 8 astebeharko dira aparkalekua irekitzeko.
Bigarrena Abusunda. Uztailaren 3an zabaldu zuten eta aparkatzeko44 plazaizango ditu. Horietako 2 mugitzeko zailtasunak dituztenpertsonentzat. Orain arte erabilerarik ez zuen orube batean,Arginao kaleko bidea berrantolatu behar izan da, bide horretanaparkatzeko leku gehiago edukitzeko. Aparkatzeko 29 zati lortu dira(lerroan eta zeharka). Jarduketa honen aurrekontua 222.958, 11eurokoa izan da.
Hirugarrena Jasokunde auzoanaurkitzen da. Haize Errota magalaren alboan kokatutako aparkalekuak14 plaza izango ditu. Lanak bi aste barru hasiko dira.
Bilbon, azken lau urteotan aparkatzeko2.000 plazatik gora egokitu dira. Horiei gehitu behar zaizkieaparkaleku berri hauetakoak. Obra, Zerbitzu, Hiri Eraberritze etaEspazio Publikoaren Sailak auzotarren eskaerari erantzutea etaauzoetan aparkatzeko dagoen problemari erantzun egokia ematea izan duxede.