Joan den asteazkenean, Durangoko alkatesa, Aitziber Irigoras, BECen egin den Makina-erreminta Bienalean izan zen erakusketan parte hartzen duten Durangoko enpresei babesa emateko, CMI Durango,ONA Electroerosión eta Kyronmek bertan egon ziren. Enpresetako ordezkariekin hitz egiteaz gain, honako hau adierazi zuen alkatesak: "une honetan Durangoko Udalaren lehentasun handienetako bat da udalerrian dauden enpresei babesa erakustea durangar guztiontzako enplegua eta aberastasuna sortzen jarraitu dezaten", horrela enpresei bere babesa emanez honen ondorioz konfidantza sortuz.