Ez gara inoiz hilko du izena Eraso! taldearen azken lanak. Anderenea estudioetan grabatua eta HiGain estudioetan nahastua. Beraien bosgarren lanarekin indarrez datoz 1996. urtean sortutako talde euskalduna. Beraien metal iluna, rockaren argitasunarekin nahasten maixuak dira zarauztarrak, baina beharbada lan berri honekin erabat aho zabalik uzteko gai direla erakutsiko diete ostegunean Bilboko Kafe Antzokira hurbiltzen direnei. Errepikatzerik gura ez duenak arriskatzea du maite eta orain arteko lanik arriskutsuena dela ezin uka genezake. Kontzertua 21:30ean hasiko da.

Sopelako Udalak abian jarri du Sanpedro eta Karmenetako kartel lahiaketa. Parte-hartzaileek maiatzaren 6a baino lehen dute lanak Kurtzio kultur etxera bidaltzeko. Txapeldunak 300 euro eta Sopelako dendetan xahutzeko beste 200 euroko bonoa jasoko du.