BIlBAO. AMABAR Itsas Faunaren Azterketa eta Kontserbaziorako Erakundeko kide espezialisten kontrolpean zegoen itsas txakurra, ustez osasun onean.

Hala ere, egun batzuk igarota, espezialista horiek animaliak begietako batean gaixotasunen bat zuela jakinarazi zieten Fauna Basatia Sendatzeko Gorlizko Zentroko profesionalei.

Bizkaiko Aldundiko zentroko langileek hilaren 12ko iluntzean Bermeoko portuan bertan ikusi ahal izan zuten itsas txakurkumeak traumatismo bat zuela ezkerreko begian, eta komeni zela Gorlizko zentrora eramatea. Gaur egun zentro horretan dago sendatzen.

Konjuntibitis larria du, eta gaixotasun horrek begiaren barruko ganberari eragin dion zauri batek keratitisa edo kornearen ur-zuria ere sortu dio.