Udalak jakinarazi duenez, 6 eta 12 urte bitarteko haurrei zuzendutako udalekuetan izena emateko epea datorren ostiralera arte, hilak 17, irekita egongo da. Udalekuak uztailaren 5etik 29ra arte izango dira, astelehenetik ostiralera, goizeko ordutegian (10.00etatik 13.00etara). Matrikulak 50 euroko prezioa du erroldatuentzat eta UBK txartela dutenentzat. Gainerakoek, aldiz, 55 euro ordaindu beharko dute.