Síguenos en redes sociales:

Udalak umeentzako ludoteka antolatu du

Bakioko kultur etxeak umeentzako ludoteka berezia antolatu du apirilaren 8rako. Ostegun horretan, 11:00etatik 14:00etara, ume eta gaztetxoentzako jardunaldia izango dute disfrutagarri bertaratzen direnek, izan ere Ludotxiki eta puztarri mundua emanaldia eskainiko zaie. Ekimen hori Udaletxeko plazan burutuko da eta eguraldi txarra balego, eskolako aterpera lekualdatuko litzateke. Ludoteka 2 urtetatik gorako ume eta gaztetxoentzat izango da.