Gaur gaueko 22:30etik aurrera musika kontzertua eskainiko dute Des-kontrol eta Jake Mate taldeek Ondarroako Kafe Antzokian. Arrasatearrak eta ondarrutarrak euren rock gogorra eta borrokalaria eskainiko dute taula gainean bi ordu inguruko emanaldian. Sarrerak sei eurotan daude salgai Kafe Antzokian eta Zurrumurrun, baina zortzi eurotara igoko dira kontzertua hasi orduko txarteldegian erosten dutenentzat.
- Multimedia
- Servicios
- Participación
