16.000 bisitari baino gehiago jaso ditu Euskal Museoak
Museoak berealdiko harrera egin dio jendeari eta hurrengo hilabeteetarako aldi baterako erakusketa berrien berri emango du
Ekainaren 11n, asteazkena, bere ateak ireki zituen berriro Bilboko Euskal Museoak. Egun horretatik, 16.000 bisitari baino gehiago jaso ditu. Zifra horrek berretsi egiten du azken urteotan arkitektura- eta museografia- arloan izandako eraldaketa sakonaren ondorioz museo berrituak piztu dituen interes eta herritarren harrera handia.
Inaugurazio-aldi honetan doako sarrerak aukera eman die milaka laguni museoko proposamen museografiko berria deskubritzeko, zeina sortu baitzen euskal kulturara sarrera handia izateko. bai eta ondarean, memoria, identitate eta garaikidetasuna uztartzeko topagune izateko ere.
Bisitariak Miserikordia eta Klaustro guneetatik zehar ibil daitezke, erakusketaren erdigune erdiiraunkorra osatzen dutenetatik. Miserikordiak “Aretz Bizia” kontakizun museografikoaren sustraiak aurkezten ditu, eta publikoa lurraldera eta euskal ondare antropologikora hurbilduko du bildumako pieza entzutetsuenetako batzuen bidez. Bestalde, XVII. mendeko kolegio jesuita jesuiten ikastetxe zaharreko Klaustro historikoak euskal kulturaren ikuspegi orokorra eskaintzen du eta zenbait pieza adierazgarri hartzen ditu barne, hala nola Mikeldiko idoloa.
Gainera, Kurtze eraikina hezkuntza- eta kultura-jarduerarako gune gisa finkatzen da, eta hitzaldiak, topaketak, bitartekaritza-programak, liburutegia eta askotariko publikoentzako jarduerak hartzen ditu.
Erakusketa-proposamen berriez jositako uda
Berriro ireki eta gero, Bilboko Euskal Museoak bere kultura-programazioaz zabaltzen jarraitzen du bi erakusketa-proposamen garrantzitsurekin.
Uztailaren 1etik aurrera, Klaustroak 'Bilboko erraldoiak' erakusketa egingo du, museoaren ibilbidean klasikoa den erakusketa, Bilboko jai-ondareko elementu ezagun eta maitatuenetako batera hurbiltzeko aukera emango duena.
Geroago, uztailaren 8an, Kukula guneak Ra Asensiri harrera egingo dio, “Uhinak” erakusketarekin. Proposamen garaikide honek Bilboko Euskal Museoaren bildumaren berrinterpretazio pertsonala eskaintzen du gaur egungo begirada artistiko baten bitartez, eta ondarearen eta sorkuntza garaikidearen arteko elkarrizketa berriak ezartzen ditu.
Unamuno plazako irekierak udazkenean jarraituko du
Museoa berriro irekiko den honetan, museoak zabalik iraungo du irailean eta urrian zehar, non Unamuno Plazako eraikineko hainbat gune estalgabetuko diren, museo-esperientzia areagotzeko eta euskal kulturaren dimentsio berriak erakusteko sortuak.
Berrikuntzen artean aipatzekoak dira Itsasadarraren gelaren irekiera, hiribilduaren bilakaera historiko eta sozialari eta itsasadarrarekin duen harreman estuari eskainia; Biltegi Bisitagarria, museoak kontserbatutako funtsen zati bat gertutik ezagutzeko aukera emango diguna; eta aldi baterako erakusketen areto berria, askotariko erakusketa-proiektuak hartzen dituena.
Halaber, euskal kultura gastronomikoa erdigunean jartzen duen Lapikotik izeneko gune bereziak irekiko ditu ateak. Bertan, bultzatu nahi da Euskadiko kultura-ondare garrantzitsuenetako bat, gastronomia, alegia, esperimentatzean ikastea eta zabaltzea, betiere tailerren bidez.
Doako bisita gidatuak uda osoan zehar
Euskal Museoaren ateak berriro irekiko diren honetan, asteazken eta larunbatetan, ekainaren 22tik abuztuaren 21era bitartean, doako bisita gidatuak eskainiko dira (60 minututakoak) museoaren arkitektura eta museografia berria ezagutzeko. Bisitak doakoak izango dira (asteazkenean Museora sartzea ere doakoa izango da. Larunbatetan museorako sarrera ordaindu beharko da). Hauxe izango da ordutegia: asteazkenetan, 11:00etan, 12:00etan, 17:00etan eta 18:00etan, eta larunbatetan, berriz, 11:00etan, 12:00etan eta 17:00etan. Parte hartzeko, aldez aurretik izena eman beharko da 94 415 54 23 telefono-zenbakira deituta. Bisitak euskaraz eta gaztelaniaz eskainiko dira (kontsultatu webgunea).
- Asteazkenak Hauek dira aukerak asteazkenetan: 11:00etan ES / 12:00etan EU / 17:00etan ES / 18:00etan EU
- Hauek dira aukerak larunbatetan:11:00etan EU / 12:00etan ES / 17:00etan ES
Etapa berria ehun urtetik gorako museoarentzat
Ehun urte baino gehiagoko historiarekin eta 50.000 baino pieza gehiagorekin egindako bilduma batekin, Bilboko Euskal Museoak garai berria hasiko du berriztatutako museografiarekin (edo museografia batekin), ondarea, hezkuntza, ikerketa eta sormen garaikidea konbinatzen dituena.
Lehenengo egunetan erregistratutako 16.000tik gorako bisitariek aparteko babesa ematen diote kultura-proiektu honi; halaber, museoaren bokazioa indartzen dute, museoaren helburua baita euskal historia, tradizioa, memoria eta kultura ezagutarazteko erreferente nagusia izatea.