Astearte honetan goizean, apirilaren 21ean, Bilboko Club Deportivoko frontoiak Bizkaiko hiriburuan ospatuko den zesta-puntako III. Jai Alai Iron Cup Txapelketaren aurkezpena jaso du. Bertan izan da Itxaso Erroteta Bilboko Udaleko Gazteria eta Kiroleko zinegotzia.

Lehenengo bi edizio arrakastatsuen ondoren, maiatzaren 1etik ekainaren 5era bitartean egingo den txapelketa urteko zirkuitu ofizialaren eta Jai Alai League-ren hitzordu garrantzitsuenetako bat izango da, eta Bilbo erreferentziazko egoitza izango da euskal pilotaren modalitate horren zale guztientzat. 

Edizio honetan, 6 egun intentsu izango dira: 6 bikote Gram Slam formatuan lehiatuko dira, Jai Alai League-rako puntuagarria.    Aldez aurreko fase bat ere egingo da, apirilaren 24an eta 26an, non goi-mailako 4 bikote txapelketako plazetako baterako lehiatuko diren.

Aurreko edizioetan bezala, eta Iron Cup txapelketarekin batera, emakumezkoen txapelketa bat egingo da jardunaldi hauetan, Master Series formatuan, zeinetan maila goreneko 4 bikote lehiatuko diren.   

Berrikuntza gisa –eta zesta-puntako jaialdi honek lortutako garrantziaren erakusgarri–, txapelketa Euskal Telebistaren lehen kanalean emango da osorik, ikus-entzule gehien dituen ordutegian.

III. Jai Alai Iron Cup Txapelketaren aurkezpena. B. U.

Jai-Alai Iron Cup 2026ko egutegia

  • Maiatzaren 1, 8 eta 15a. 19:00ak. Ligaxkako partidak.
  • Maiatzaren 22an, 19:00etan. Lehenengo finalerdikoa gizonezkoen Iron Cup-en eta emakumezkoen Master Series-en.
  • Maiatzaren 29an, 19:00etan. Bigarren finalerdikoa gizonezkoen Iron Cup-en eta emakumezkoen Master Series-en.
  • Ekainaren 5ean, 19:00etan. Finala gizonezkoen Iron Cup-en eta emakumezkoen Master Series-en.

Euskal pilota, Bilboko kirol estretegikoa

Euskal pilota, bere diziplina guztietan, Bilboko kirol estrategikotzat hartzen da, bestelako herri kirolekin (arrauna, adibidez), txirrindularitzarekin eta errugbiarekin batera, Bilbao Kirolak-en 2025-2028 aldirako Plan Estrategikoan azaltzen denez.  

Euskal pilota Bilboko kirol estrategiko gisa identifikatzearen helburua haren praktika bultzatzea eta zabaltzea da, hiriaren identitatean eta kirol-tradizioan duen garrantziagatik.  Euskal pilotaren kasu zehatzean, Bilboko Udalak kirol-eskola eta -kluben lana erraztu nahi du, azpiegitura eta baliabide teknikoen eta giza baliabideen eskuragarritasuna hobetuz, kirol horren jarraitutasuna eta ikusgarritasuna bermatzeko Bilbon.