Hautatu dira 'Bilbao edita' ekimenaren bost proiektuak
Programa Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren barruan sartzen da
Argitaletxeei edota liburu-edizioko profesionalei zuzendutako laguntsa poltsa da 'Bilbao Edita' ekimena, tokiko argitalpen-produkzioa bultzatu nahi duena. Bada, astelehen honetan, urtarrilaren 12an, ezagutzera eman dira aurtengo ediziorako hautatutako bost proiektuak.
A kategorian, 3.000 euro jasoko dituzten proiektuak izango dira: 'Bilbao. Fiebre y veneno' (Ediciones Beta III Milenio SL), 'Historias deportivas de Bilbao' (Incobi Diseño, Marketing y Publicidad SL) eta 'Del corazón cansado' (Ediciones El Gallo SLU). B kategorian 'Fiesta y rebeldía –Historia oral del rock radical vasco' (Last Tour Liburua SL) eta 'Mari-Aguirre' (Bukinda SLU) 6.000 euro jasoko dituzte banaka argitaratzeko. Horiek guztiak aurten argitaratu beharko dira.
2025eko deialdi honetan, egoitza soziala edo helbide fiskala Bilbon duten argitalpen-enpresen edo profesional autonomo eta autonomoen hamaika proiektu aurkeztu dira.
"Bilbao Edita" ekimenak Bilboko 2023-2033 Kultura Plan Estrategikoaren postulatuekin bat egiten du. Plan horren helburua da kultura hiriaren marka-irudi gisa sendotzea, tokiko kultura-eragileak indartzea eta lankidetza publiko-pribatua sustatzea. Laguntza-poltsa horrek Bilbao Aurrera Planen ekintzekin jarraitzen du, gizarte-kohesiora, ekonomia suspertzera eta tokiko kultura sustatzera bideratutako neurrien multzo bat.
'Bilbao Edita' ekimenaren aurreo deialdian lau liburu argitaratu ziren: 'Travesía de Bilbao', 'Historias de Bilbao en compañía del Athletic', 'Yo soy Max Bilbao' eta 'Piden demasiado' izeneko lanak.