Olentzeroren eta Mari Domingiren kalejirarako operatibo berezia prestatu du Bilboko Udalak
Bihar 17:00etatik 21:00etara, gutxi gorabehera, Kale Nagusia-Plaza Biribila-Areatza ardatza itxi egingo da zirkulaziorako, mailaka eta aldi baterako
Milaka eta milaka pertsona bilduko dira astearte honetan, abenduaren 23an, Bilboko kaleetan Olentzerori eta Mari Domingiri ongietorria emateko. Hori dela eta, bilbotarren eta bisitarien segurtasuna bermatze aldera, Bilboko Udalak operatibo berezi bat prestatu du. Horretan parte hartu dute Mugikortasun eta Jasangarritasuneko, Segurtasuneko eta Zerbitzuetako eta Bizi Kalitateko sailetako langilee.
Udalak gomendatzen die arratsaldean Bilbora etortzeko asmoa duten pertsona guztiei edo hirian zehar dabiltzanei, garraio publikoa, ahal dela trena edo metroa erabil dezatela.
Aldaketak zirkulazioan
Ibilgailuen zirkulazioa eta oinezkoen joan-etorriak apurka-apurka geraraziko dira, Kalejirako segidak aurrera egin ahala, 17:00etatik eta 21:00etara artean, gutxi gorabehera, Moyua plazan, Kale Nagusian, Plaza Biribilean, Nafarroa kalean, Areatzako zubian eta Arriaga plazan zehar.
Kale Nagusiko eta hura zeharkatzen duten kaleetako aparkalekuetara (Portuko markesa, Astarloa eta Mazarredo zumarkalea) ezin izango da sartu, ezta atera ere, kalejira han dabilen artean.
Bestalde, Mazarredo zumarkalearen eta Astarloa kalearen artean dagoen Ledesma kaleko bide-zatian, aurreko bidegurutzetik sartu eta irten beharko da garajeetara, seinalistek lagunduta.
Erribera kalea ere itxi egingo da, Mesedeetako zubitik hasi eta Arriaga antzokiraino, eta Areatza ere bai, Ernesto Erkoreka plazatik hasita; garajeetara sartzen utziko da, aukera dagoenean.
Gainera, zirkulazioa geratuta dagoen artean, zirkulazioaren ordezko bideak hauek izango dira:
- Moyua plazako noranzkoan:
- Ernesto Erkoreka plazatik etorrita: Ibañez de Bilbao - Henao - Máximo Aguirre - Kale Nagusia
- Erriberatik etorrita: Naxa - Bailen - San Frantzisko - Garcia Salazar - Bertendona - Urkixo - Iparraguirre - Kale Nagusia.
- Errekalde zumarkaletik etorrita: Henao - Máximo Aguirre - Kale Nagusia
- Plaza Biribileko noranzkoan:
- Kale Nagusitik etorrita - Iparraguirre - Colon de Larreategui - Buenos Aires - Erkoreka plaza; edo Autonomia - San Frantzisko - Gorte kalea - Olano - San Anton zubia.
Bestalde, Olentzeroren segizioa igarotzeak Bilbobusen linea gehienei eragingo die, eta geralekua, ibilbidea edo abiaburua aldatu beharko dute. Segizioak aurrera egin ahala, pixkanaka ohiko ibilbideak eta ordutegiak berreskuratzen joango dira.
Zer desbideratze izango diren eta zer geraleku aldatu eta kenduko diren behar bezala jakinaraziko da ohiko bideetatik: 010 telefonoa, aplikazioa, sare sozialak, informazio-panelak, markesinak...
Kalejiraren ibilbideak Bizkaibusen zenbait lineatan eta tranbian ere izango du eragina.
Udaltzaingoaren operatiboa
Segurtasun Sailak dispositibo berezia antolatu du egun horretarako. Kalejirak irauten duen bitartean, Udaltzaingoa izango da ibilgailuen zirkulazioa arautzeko ardura izango duena Arriaga antzokirako bidean.
Gainera, udaltzainek segurtasun arloko zaintza- eta kontrol-lanak egingo dituzte, jende-pilaketak aurreikusi baitira. Patruilak hiriaren erdialdean ibiliko dira, batik bat, Kale Nagusiaren eta Areatza inguruko kaleetan, kalejira ikusi eta Gabonetako erosketak egiteko jende ugari joatea espero delako.
Garbiketako operatiboa
Bilboko Udalak garbiketako operatibo berezia ezarriko du, 32 langilek eta 33 bitarteko teknikok osatua; orotara, 12 espaloi-garbigailu, 2 pickup ibilgailu, ekortzeko 8 motogurdi, 9 haize-makina eta makina biltzaile bat atzealdean zamatzen duena.
Iaz bezala, aurten ere ontzietarako 20 edukiontzi eta papera eta kartoia biltzeko 20 edukiontzi ipiniko dira, bai eta hondakinak biltzeko gailu bat bi konpartimentutakoa ere, ibilbidean dauden paperontzien osagarri. Horretaz gain, kalejiraren ondoren garbitzen duten langileek segizioak berak sortutako hondakinak gaika bereiziko dituzte, batez ere papera, dagokion instalaziora eramango dena garbiketa-hondakinekin nahastu gabe. Talde horren ardura izango da Kalejira igaroko den kaleak garbitzea, hura igaro eta ahalik eta lasterren.