Síguenos en redes sociales:

Martxan da Urretxindorrako igogailu publiko berria

Igogailu berria eraikitzeko amaitu berri diren obretan 1.080.237,79 euro inbertitu dira.

Martxan da Urretxindorrako igogailu publiko berriaB. U.

Bilboko Udalak 1.080.237,79 euroko aurrekontua bideratu du San Adrian auzoan, Urretxindorra ikastolaren ondoan konkretuki, udal-igogailu publiko berri bat eraikitzeko. Aste honetan amaitu dira lanak, eta dagoeneko erabilgarri dago.

Jasogailu berria lehendik zeuden eskaileren ordez jarri da, eta 6,37 metroko desnibela gainditzen du, bi geralekurekin. 13 lagunentzako tokia du, metalezko egitura duen nukleo bertikalaren bidez gauzatu da eta beira ijeztuz estalita dago.

Gainera, eta eskailerak kendu direnezbeste eskailera batzuk ipini behar izan dira, igogailuak normalean funtzionatzea galarazten duen matxuraren bat izanez gero gora eta behera nondik joan edukitzeko. Eskailera berriek 42 maila dituzte, lau tramadatan antolatuta.

Mugikortasun bertikala

Urretxindorrako jasogailuarekin, Bilbok dagoeneko 78 elementu mekaniko ditu martxan hirian, igogailuak eta arrapala edo eskailerak kontuan harturik.

Kopuru hori handitu egingo da laster, gaur egun beste bost egiten ari baitira:

  • Masustegi auzorako proiektatutako jasogailu inklinatua, 4.492.331,68 eurokoa;
  • San Frantzisko auzoan, Harrobi plazaren eta Kontzezio kalearen arteko igogailua, 3.089.962,83 euro.
  • Beste bat Fika eta Iturribide kaleen artean (Santutxu), 972.477,23 eurokoa.
  • Beste bat, Boluetan, San Joaquin auzokoa, 1.242.906,72 eurokoa;
  • Eta azkena Lezeagan, Masustegi auzoko beheko aldean, 628.743,65 eurokoa.

Gainera, beste lau ere egingo dira, eta udazken honetan hasiko dira obrak:

  • hiru Zurbaranbarri auzoan, 2.543.462,19 eurokoak.
  • Eta beste bat Bolueta eta Txurdinaga artean, 1.359.889,77 eurokoa.