Martxan 'Patio irekiak' ekimenaren edizio berria
Hezkuntza Arloak proiektua garatzen jarraitu du, azpiegitura berriak optimizatu eta erabilera komunitarioa sustatzeko
Iaz abiarazitako lehenengo edizioak izandako harrera bikaina kontuan hartuz, Bilboko Udalaren Hezkuntza arloak martxan jarriko du Indautxuko Eskolako eta Basurtuko Eskolako 'Patio irekiak' ekimenaren bigarren edizioa. Lanbidek eta Bilbao Ekintzak parte hartzen dute proiektu honetan baita ere.
Eider Bilbao Bilboko Udaleko Hezkuntza Arloko zinegotzi delegatuak azaldu duenez, "joan den ikasturtean lehenengo edizioa jarri genuen martxan, eta harrera ona izan genuenez, 2025-2026 ikasturte hau berriro jarriko dugu abian, jolaserako, bizikidetzarako eta ongizate partekaturako hurbileko espazio publiko gehiago bultzatzeko konpromiso irmoarekin. Jolastokiak haurrentzako topagune seguru bihurtzeko bidean aurrera egitea da helburua, batez ere 6 eta 12 urte bitarteko ikasle bilbotarrentzat, nerabeentzat eta udalerriko familientzat ".
Patioak ostiral, larunbat eta igandean egongo dira zabalik, eta horiek dinamizatzeaz arduratuko diren hiru arduradun izango dituzte. Horretarako, jolas- eta kirol-materialak izango dituzte. Ildo horretan, zinegotziak gogorarazi duenez, "zerbitzua publikoa eta doakoa da. Hori bai, familiak edo tutoreak izango dira adingabeen arduradunak egonaldian".
Programak beste helburu bat du: langabezian dauden gazteen enplegagarritasuna hobetzea. Izan ere, proiektua "Lehen esperientzia profesionala administrazio publikoetan" programaren barruan dago, Lanbidek finantzatuta, eta gizarte- eta hezkuntza-arloko hiru profesional gaztek parte hartzen dute.
Indautxuko Eskolan eta Basurtuko Eskolan zerbitzua martxan jartzeko, 2025-2026 ikasturteko hasiera honetan Gizarte eta Hezkuntza Zientzietan prestakuntza duten eta dinamizazio lanak egingo dituzten hiru gazte izango dira.
Bilbo, hiri hezitzailea
Bilboko Udaleko Hezkuntza Arloa Innovation in Politics Awards Europako sari ospetsuen epaiaren zain dago, pertsonen bizitza hobetzen eta demokrazia indartzen duten ekimen publiko ausart eta berritzaileak aitortzen baitituzte. "Patio irekiak" Espainiako 14 proiektu finalisten artean dago, 22 herrialdetako 300 proiektu baino gehiagoren artean..
Proiektu hau "Bilbao Hiri Hezitzailea" udal-estrategiaren barruan kokatzen da. Estrategia horren helburua da horrelako ekimenen inpaktua biderkatzea, hurbileko espazio publikoen erabilera birpentsatuz, zaintzan sozializaziorako, kontziliaziorako eta erantzukidetasunerako tresna gisa.
Temas
Más en Bilbao
-
Sebastián Yatra se viste de rojiblanco y emociona al público en su visita al Bilbao Arena
-
Viva Suecia actuará en Bilbao en abril
-
Aburto: "No podemos tener violencia selectiva. En Ucrania hay ahora muchas más víctimas que en Gaza"
-
Bizkaia bate su récord de participantes en las Jornadas Europeas del Patrimonio