Kirol-ikastaroak aurkeztu ditu Bilboko Udalak
78 diziplina izango dira 2025eko urritik 2026ko ekainera bitartean, 12 udal-kiroldegietan
Bilboko Udalak kirol-jardueren programazio erakargarria diseinatu du 2025-2026 denboraldirako: 23.162 plaza izango dira 78 diziplinako 1.342 ikastarotan, hiriko 12 udal-kiroldegietan emango direnak.
11.460 plaza areto- eta erraketa-ikastaroetarako dira, 8.522 ur-ikastaroetarako eta 3.180 plaza Bilbao Kirolak-eko fitness-aretoetara sartzeko. Programazioaren helburua da ahalik eta plaza gehien eskaintzea eskari handiko jardueretan, igeriketa, padel eta tenisa ikasteko ikastaroei lotuta. Aurten, berrikuntza gisa eta jarduera horietako ikastaroetan izena emateko prozesua hobetzeko, beharrezkoa izango da aldez aurretik maila egiaztatzea. Bilbao Kirolak-ek bigarren aldi bat irekiko du maila egiaztatzeko, irailaren 8tik 12ra, izena emateko epea hasi baino lehen.
Programazio berrian agertzen diren 78 kirol-diziplinen helburua da herritarrek jarduera fisikoaren esparruan egiten duten eskaria asetzea, eta horretarako ikastaro sorta zabala diseinatu da kiroldegi guztietan. Ikastaro horiek indarra, kardioa eta erresistentzia lantzen dituzten intentsitate handiko jarduerak eta osasuna eta ongizate fisiko eta mentalaren mantentzea ardatz duten beste jarduera pasibo batzuekin uztartzen dira.
Kirol-programazioa ondo hornitutako instalazioetan egingo da: ur-jardueretarako igerilekua eta areto-ikastaroetarako fitness-aretoak eta erabilera anitzeko aretoak. Horiei kirol-instalazio gehienetan dauden zelaiak, kantxak eta pistak gehitu behar zaizkie.
Bilbao Kirolak-ek familiaren kontziliazioan lagunduko duten jardueretan zentratuko ditu bere ahaleginak, familia osoari zuzendutako ikastaroen bidez. Familia Kirolean patinatze, igerijai eta umetxoen igeriketako ikastaroak programatu dira. Adinekoek bizitza aktiboko eta mantentze-gimnasiako ikastaro tradizionaletan izango dute espazioa eta jarduera fisikorako sarbidea. Bestalde, kirol egokitua ere itzuliko da; hain zuzen ere, 36 ikastaro eta 250 plaza baino gehiago eskainiko dira Txurdinaga, San Ignazio, Errekalde, Abusu-La Peña eta Atxuriko kiroldegietan.
2025-2026 IKASTURTEKO IKASTAROETARAKO PLAZAK ESLEITZEKO ZOZKETA
Bilbao Kirolak-en 2025-2026 ikasturteko denboraldiko plazak esleitzeko zozketan parte hartzeko epea irailaren 16an amaituko da. Bilbao Kirolak-eko abonatuek, Azkuna Zentroko abonatuek barne, denboraldiko 5 ikastaro aukeratu ahal izango dituzte gehienez zozketan parte hartzeko.
Aurtengo berrikuntza nagusia izango da zozketan parte hartzen duten abonatuek ezarritako lehentasun-ordenaren arabera esleituko direla ikastaroetako plazak. Aurrekoetan bezala, zozketarako inskripzioak Bilbao Kirolak-en webgunean eta aurrez aurre kiroldegietako makinetan egin ahal izango dira.
Irailaren 17an zozketa egingo da eta plazak esleituko dira. Prozesu horretan eskabideen lehentasun-ordena errespetatzen da eta plazak ondoz ondoko txanden bidez esleitzen dira. Irailaren 17an, zozketaren ondoren, parte-hartzaileek jakinarazpen bat jasoko dute emaitzarekin.
Esleipen-zozketan parte hartu ez baina Bilbao Kirolak-en ikastaroetan izena eman nahi dutenek, irailaren 17tik aurrera, zozketa egin ondoren, aukera izango dute plaza libreak dituzten ikastaroetan izena emateko.
Temas
Más en Bilbao
-
Decenas de jóvenes se concentran en Rekalde por el desalojo del gaztetxe
-
Bilbao La Vieja celebra dos décadas como epicentro de la vanguardia artística
-
Nico Williams, protagonista de un torneo de fútbol cuya final será en Bilbao
-
Concierto de clausura del festival Bilbao Arte Sacro que organiza el ayuntamiento en La Encarnación