Síguenos en redes sociales:

Bilbok akordio klimatikoa sinatu eta aurkeztu du

CitiES 2030 udako ikastaroaren edizio hau uztailaren 14tik 16ra antolatuko da Santanderreko Menéndez Pelayo nazioarteko unibertsitatean

Bilbok akordio klimatikoa sinatu eta aurkeztu duB. U.

Astelehen honetan, uztailaren 14an, Santanderren 'Misioa betetzeko unea. Trantsizio klimatikoa eta lehiakortasuna Espainiako hirietan' lelopean ospatu egin den CitiES 2030 udako ikastaroaren laugarren edizioa aukeratu egin du Nora Abete alkateorde eta Mugikortasun eta Jasangarritasuneko zinegotziaK Akordio Klimatikoa sinatu eta aurkezteko.

Nora Abeteren hitzetan, “2030erako Akordio Klimatikoa ez da soilik konpromiso politiko bat, tresna estrategiko bat ere bada, eta sektore publikoaren, pribatuaren eta hiritarren artean ekintza-marko koordinatua ezartzen du hiriaren deskarbonizazioa bizkortzeko. Bilboren hiri-birgaitze prozesuaren barruan aipatutako markoa "hiri-kontratu" bilakatzea nahi dugu, eta bat egin dezan hurrengo bost urteetako ingurumen-erronkei aurre egiteko estrategiarekin”.

CitiES 2030 udako ikastaroaren edizio hau uztailaren 14tik 16ra antolatuko da Santanderreko Menéndez Pelayo nazioarteko unibertsitatean; bertan, parte-hartzaile guztiek eztabaida estrategikoak izan eta ezagutzak partekatu ahalko dituzte. Parte-hartzaileen artean honako hauek egongo dira: parte hartuko duten Espainiako hiriak, zenbait administrazio publiko, sektore pribatua, hirugarren sektorea, arlo akademikoa eta hiritarrak.

2030erako Bilbao Misio Klimatikoa

Europar Batasuneko Misioak lankidetza-forma berriak behar dituen proiektu handinahia da eta berau diseinatu, aplikatu eta berorren jarraipena egitekobeharrezkoak da sektore publikoa, pribatua eta hiritarrak inplikatzea. Helburua da konponbide berritzaileak garatzea Europako bizitza hobetzeko eta, horretarako, Misioaren funtzioaren araberako zenbait helburu handinahi bilatuko dira. Bultzatzen den Misioetako bat Hiri Klimatiko Neutroen Misioa da. Hainbat dira jada Misio horren parte diren hiriak eta Bilbok ere batzeko nahia du. Horretarako aurkeztuko du Akordio Klimatiko hau.

Bilboko Udala bere Misio Klimatikoa martxan jartzeko lanean ari da, bai Europan NetZeroCities plataformaren bidez, bai Estatuan citiES2030 proiektuaren bidez. 2030erako Bilbao Misio Klimatikoan aurreikusitako ekintzak bat datoz 2050erako Ingurumen Estrategiarekin, era ezin hobean. Estrategia horren arabera, neutraltasun klimatikoa da ardatz estrategikonagusietako bat. Horrela, bultzada handia emango zaio 2024an onetsitako Klima eta Energia Jasangarrirako Ekintza Planari. Erronka argia da: Bilboko neutraltasun klimatikoa azkartzea. Horretarako epemuga 2030. urtea ezarri da, inflexio-puntu gisa. Horrek hauxe esan nahi du: : ibilbide-orri bat aplikatu nahi da Bilbo hiri berdeagoa, eraginkorragoa eta jasangarriagoa bilakatzeko.

2030erako Bilbao Misio Klimatikoa ezartzeak lau mugarri nagusi biltzen ditu. Lehenik mugikortasuna eraldatu eta elektifikatzea. Horretarako, Isurketa Gutxiko Guneei buruzko Araudia aplikatu da eta garraio publikoa areagotu da, hiriko berotegi-efektuko gasak % 40 murriztu daitezen. Bigarrenik, eraikinak energetikoki birgaitu nahi dira, efizientzia eta autokontsumo arduratsua bultzatzeko bizitegi-sektorean eta hirugarren sektorean. Hirugarrenik, hiri jasangarria garatu nahi da. Eta, laugarrenik, klima egokitzeko estrategia ezarri nahi da. Azken horretarako, azpiegitura berdeak eta naturan oinarritutako irtenbideak ezarriko dira aldaketa klimatikoaren eraginak gutxitzeko, hala nola bero-boladak eta uholdeak.

Europako Batzordearen gidalerrei jarraikiz, Bilboren Misio Klimatikoa funtsezko elementu baten inguruan dago eraikita: Akordio Klimatikoa, zeinaren bidez hiriak deskarbonizaziorako konpromisoa hartzen duen. Akordio horren bidez eskatzen da beste erakunde publiko eta pribatu batzuek bat egin dezaten, horiek ere haien konpromisoak ezarri ditzaten. Haien artean erlazionatutako hiru osagarri dituen prozesua da: konpromisoak, ekintzak eta inbertsioak.

2030erako Bilbao Akordio Klimatikoaren oinarriak eta osagarriak

2030erako Akordio Klimatikoa 2030erako Bilbao Misio Klimatikoaren funtsezko ardatza da eta lau oinarri nagusi ditu: ikuspuntu osoa, emisioak murriztea ez ezik hiri-sektoreak eraldatzea ere barne hartzen duena; inplikatutako eragile guztien parte-hartzea eta konpromisoaberrikuntza eta eskalabilitatea, eredua beste hiri batzuetan errepikatu ahal dadin; eta, azkenik, finantza-mobilizazioa, inbertsioak erakarri ahal izateko proiektuak bideragarriak izan daitezen.

Oinarri horien arabera, akordioa ezartzeko hiru osagarriak jarri behar dira martxan aldi berean. Lehenik, neutraltasun klimatikorako ekintza-plana; horretarako, besteak beste, jarduketa hauek gauzatu behar dira: eraikinak berritzea, energia berriztagarriak sustatzea, Isurketa Gutxiko Guneei buruzko Araudia aplikatzea (mugikortasunerako eta airearen kalitaterako funtsezko aldaketa eragingo baitu araudiak), eta hiri-espazioak birnaturalizatzea, bereziki azpiegirua berdeak ezarriz.

Bigarren osagarri gisa, hiri-jardueran diharduten tokiko eragileak inplikatzeko eta bat giteko prozesuak garatzea. Hori lortzeko, enpresen, erakundeen eta gizarte zibilaren arteko aliantzak sustatuko dira eta, horretaz gain, trantsizio ekologikorako ekimen berritzaileak bultzatuko dira.

Hirugarrenik, inbertsio klimatikorako plan bat jarriko da martxan, Europako funtsak, kapital pribatuaren mobilizazioa eta tokiko finantziaziorako pizgarriak eta tresnak erabilita.