Marmitakotrapbanda taldeak egingo du 2025eko VSB Tour Bira
Marmitakotrapbanda (Bizkaia), Reeler (Bizkaia), Maddi (Nafarroa), Kbless (Nafarroa), (H)ondora (Gipuzkoa) eta Mexin (Bizkaia) dira "V. VillaSoundBilbao" lehiaketako mentoring pertsonalizatuko faserako hautatutako 6 bakarlari eta taldeak. Haietatik, epaimahaiak Marmitakotrapbanda aukeratu du VSB Tour 25 egiteko: 4 kontzertu Estatuko hiri banatan, "Son Estrella Galicia" zikloaren eta aretoen barruan.
Marmitakotrapbanda Bizkaiko talde bat da, Trap/Rap/R&B proiektu gisa aurkezten dena. Soinu urbanoak banda-formatuarekin eta zuzeneko musikarekin fusionatzen dituzte. Gaur egun, abestiak idazten eta euskara txertatzen ari dira, bandaren 3 zutabeak elkartzeko: musika urbano modernoaren soinuak, zuzeneko banden magia, eta euren hizkuntza eta sustraiak.
"VillaSoundBilbao 24"an jarduteko hautatutako 12 banda eta bakarlariekin mentoring kolektiboko lehenbiziko saioa apirilean egin ondoren, epaimahaiak orain 6 artista aukeratu ditu, mentoring pertsonalizatuko saio bat jasotzeko, Mikel Amundarainen eskutik, bai eta ekoizpen-saio bat ere, Urtzi Izaren eskutik. 6 talde eta bakarlari horiek, halaber, "BIME Pro"rako sarrerak eskuratuko dituzte.
"VillaSoundBilbao"k beste sari batzuk banatu ditu parte hartu duten talde eta bakarlarien artean. Saridunak Bilborocken, larunbatean (maiatzak 3), egin zen kontzertuan iragarri ziren. Kontzertu hartan Aiko el Grupo-k emanaldia eskaini zuen, "Son Estrella Galicia" zikloaren eskutik.
- BIME Live saria: Mexin
- Aste Nagusia saria: Reeler
- Musika Bulegoa saria: Marmitakotrapbanda
- SGAE Fundazioaren saria: Marmitakotrapbanda
- Bideo Klippa saria: Maddi
Temas
Más en Bilbao
-
Bilbao convoca las primeras residencias de prácticas críticas para jóvenes en La Perrera
-
El 2,5% de los bilbainos residen en viviendas municipales, el mayor porcentaje del Estado
-
El obispo de Bilbao, Joseba Segura, afirma que la inmigración supondrá un desafío para la identidad vasca
-
Rifirrafe entre abogados al comienzo de la segunda sesión del juicio al ‘asesino de las citas’