Bilbao Basketeko txapeldunei harrera egiteko dispositiboa prestatu du Bilbok
Bilbao Basketek joan den asteazkenean Grezian lortutako FIBA Euro Cup tituluaren ospakizunak, bihar, apirilak 25, ostirala herritarrei eragingo die.
Ezarritako dispositiboak ibilgailuen eta oinezkoen mugikortasuna neurri handiagoan edo txikiagoan aldatuko duten trafikoaren etenak eta desbideratzeak aurreikusten ditu, batez ere, Udaletxearen inguruan eta autobusaren ibilbidean, eta 14:00etatik 22:00etara izango dira, gutxi gorabehera, harrerari lotutako operatiboa amaitutzat ematen den arte.
Arratsaldean Bilbora hurbiltzen diren edo hirian zehar ibiliko diren persona guztiei gomendatzen zaie garraio publikoa erabiltzea, ahal dela trenez edo metros, egun osoan zehar zaila izango baita zirkulazioa.
TRAFIKO ETENAK
Zirkulazio-aldaketa gehienal 14:00etan inguru hasiko dira.
Eta funtsean, inguru hauetan egingo dira: Areatzan, Ernesto Erkoreka plaza, Plaza Biribila, Udaletxeko eta Areatzako zubiak eta Kale Nagusia (Moyuaraino). Eremu horietan jende asko bilduko dela aurreikusten da; izan ere, ingurune horretan izango da taldearen sarbidea eta ondorengo ibilbidea autobusez.
Erkoreka plazako biribilgunea ibilbailuentzat itxiko dira.
Zingira kalea eta Epaltzaren Alargunaren kalea zirkulaziorako itxiko dira, eta garajeak eta aparkalekuak sarbiderik gabe geratuko dira hesiak kendu arte. Prim eta Askao kaleetako bizilagunei, garraio publikoari eta Mesedeetako Zubitik Areatzako aparkalekuari sartzen utziko zaie, autobusaren ibilbidearen unean izan ezik, ibilgailuen joan-etorria eten egingo baita.
Normaltasuna berrekuratuko duen azken tartea txapeldunen autobusa pasatuko den tartea izango da, hau da, Udaletxearen eta Aldundiaren artekoa, ibilbide horretan, Kale Nagusia -plaza Biribilaren eta Moyua plazaren artean-, Astarloa – Rodriguez Arias eta Kale nagusiaren artean- eta Nafarroa kalea itxi beharko dira.
Dena den, kontuan izan behar da trafikoa eteteko eta desbideratzeko ordutegiak aldatu egin daitezkeela ekitaldiaren garapenaren arabera.
ALDAKETAK GARRAIO PUBLIKOAN
Ernesto Erkorejkaren (Udaletxea) 11, 22, 28, 71 eta 72 lineetako geltokia bertan behera geratuko da, 10:00etatik 14:00etara, gutxi gorabehera.
Eta trafikoa eteten den bitartean, 14:00etatik 20:00etara, gutxi gorabehera, Bilbobuseko zerbitzuak eragina izango du bere ibilbidean.
Desbideratzeei eta geldialdiak kentzeari eta aldatzeari buruzko informazioa ohiko bideen bidez emango da (sare sozialak, informazio-panelak, markesinak…). Trafiko-etenak direla eta, bidegorri zati batzuk, taxi geltoki batzuk, Bizkaibuseko línea batzuk dira eta tranbia ere kaltetuko dira
Temas
Más en Bilbao
-
Bilbao La Vieja celebra dos décadas como epicentro de la vanguardia artística
-
Nico Williams, protagonista de un torneo de fútbol cuya final será en Bilbao
-
Concierto de clausura del festival Bilbao Arte Sacro que organiza el ayuntamiento en La Encarnación
-
En imágenes: Concierto de clausura del festival Bilbao Arte Sacro en La Encarnación