Bilboko Udalak, 2025eko Aste Nagusietarako kartelaren irudia aukeratzeko Kartel Lehiaketarako deialdia egin du. Parte-hartze epea maiatzaren 25eko 23:59ak arte egongo da irekita, eta interesa dutenek online aurkeztu ahal izango dituzte beren proposamenak Udalaren webgunean“Aste Nagusia 2025 Kartel Lehiaketa” atalean.

Lehiaketa honetan, diseinu grafikoaren alorreko profesional eta amateurrak parte har dezakete nazionalitate guztietakoak. Aurkeztutako lanek, gehienez bi proposamen parte-hartzaile bakoitzeko, originalak eta argitaratu gabeak izan beharko dira, eta izenburu edo lema batez identifikatuta egon beharko dute. Generoa eta sexu-orientazioa, jatorria eta kultura, aniztasun funtzionala, adina, gizarte-klasea, gorputz-ereduak, etab. irudikatzeko aniztasuna baloratuko da, rola eta estereotipoak saihestuz.

Izena emateko inprimakiak 1 Mb-ko jpg fitxategi bat eta 50 cm x 70 cm-ko tamaina bertikaleko pdf bereizmen altuko fitxategia (300ppp) gehitzeko aukera emango du.

Adimen Artifiziala (AA) erabiltzen bada kartela egiteko, egileak jakinarazi beharko du sortze-tresnak erabiltzearen inguruan, bere parte-hartzea kartela formalizatzeko zein mailakoa izan den zehaztuz eta jabetza intelektualaren eskubideak errespetatzea bermatuz.

KARTEL IRABAZLEAREN HAUTAKETA

Lanak aurkezteko epea amaitu ondoren, artea, diseinu grafikoa eta komunikazioaren munduan 9 pertsonak osatutako epaimahai bat egongo da; 3 ordezkari Udaletxeko korporaziotik, Itziar Urtasun, Jai Batzordeko presidentea barne, eta Bilboko Konpartsak-eko ordezkari bat.

Epaimahaiak 6 kartel aukeratuko ditu, eta herri-bozketa egingo da ekainaren 9tik 15era. Bozketa sistema misto baten bidez egingo da 2025eko Aste Nagusiko irudia aukeratzeko: bozketa presentziala (oraindik ez da lekua zehaztu), Udalaren webgunean egingo den bozketa eta Epaimahaiaren bozketa. Irabazlea hiru bozketa horien emaitzak gehien batzen dituen kartela izango da.

Ekainaren 17an irabazlea jakinaraziko da, eta 2025eko Aste Nagusiko irudia izango da. Egileak 3.000 euroko saria jasoko du.