Síguenos en redes sociales:

Umeentzako parke berriak inauguratu ditu Bilboko Udalak

Proiektu biak Auzokide Planaren barruan daude eta, beraz, 8. eta 1. barrutietako auzotarrek lehenetsi dituzte

Bilboko Udalak herritarrei eta, batez ere, txikienei ireki die Masustegi auzoko umeen eremu berria eta Deustuko Botikazarreko jolas-espazio berritua, espazio bietan hainbat hilabetez obrak egin ondoren.

Proiektu biak Auzokide Planaren barruan daude eta, beraz, beren barrutietako auzotarrek lehenetsi dituzte.

MASUSTEGI

8. barrutiko espazio berria Masustegi estratako 49. eta 53. zenbakietako higiezinek osatzen duten plazan sortu da eta 85.872 euroko aurrekontua izan du.

Plaza horren konfigurazioak, zeina erdiko harmailadi baten bidez konektatutako bi mailatan banatu baita, bi eremu desberdin proiektatzea ahalbidetu du: bata (behekoa) egoteko modukoa, non hiri-altzari berriak jarri baitira, eta bestea ludikoa (goikoa), non jolaserako elementuak jarri baitira. Bi mailak batuz txirrista bat instalatu da.

Umeentzako jolas guztiek, bai goiko aldean daudenek, bai txirristak, kautxuzko segurtasun-azalera daukate.

Era berean, plazaren perimetroan dagoen bankua egokitu da eta goiko aldean dagoen horman horma-irudi bat egin da ingurua apaintzeko.

BOTIKAZAR

Botikazarreko jarduketa amaitu berri dela, Udalak helburu bi lortu ditu: alde batetik, eremua berritzea; eta, bestetik, ahalik eta jolas-parke inklusiboena sortzea.

Jolasguneak 300 metro koadro inguruko azalera dauka, eta zero eta hamabi urte bitarteko umeentzako zortzi elementu berri instalatu dira, adinaren arabera taldekatuta. Lehendik dagoen elementu birakari inklusibo bat mantendu da, egoera onean baitago.

Gainera, parkean dagoen jolasgunearen estalkiaren azpian beste hiru banku jarri dira, eta kautxuzko zoladura berritu da esku-hartzea aprobetxatuta, elementu berriei egokitutako diseinu berriarekin. Jarduera horren aurrekontua 167.739,72 eurokoa izan da.