Maskotak adoptatzen animatzeko 'Bai, nahi dut' kanpaina abiarazi du Bilboko Udalak
Informazio-liburuxkak banatuko dira uriko hainbat tokitan
Pertsonen arteko loturetan edo ezkontzetan dagoen erritual klasikoarekin paralelismoa eginez jarri egin du martxan Bilboko Udalak 'Bai, nahi dut' izeneko kanpaina. Osasun eta Kontsumo sailak abiarazitako ekimen honek animalien adopzioa sustatzea du helburu.
Horretarako, kanpainaren euskarrietan adoptatzeak berekin dakarren erantzukizunari buruz kontzientziatzeko mezuak ipini dira, baita jokabide arduratsu batek duen saria ere: "Bai, nahi dut" esatera bazoaz, pentsatu ondo maskota batek behar dituen zaintzak, dedikazioa eta maitasuna eskaintzeko moduan zauden. Erantzukizun handia da, baina onartzen baduzu, ez zara inoiz damutuko.
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Saileko zinegotzi ordezkari Alvaro Pérezek gaur goizean aurkeztu ditu maskoten adopzioa sustatzeko kanpainaren xehetasunak. Zehatz esateko, informazio-liburuxkak banatuko dira uriko hainbat tokitan, hala nola udaltegietan, sektoreko establezimenduetan (albaitaritza-klinikak, txakurren eta katuen ile-apaindegiak, denda espezializatuak...) eta animaliak babesteko elkarteen egoitzetan.
Alvaro Pérezek nabarmendu duenez, «garrantzitsua da jakitea animaliak behar bezala zaintzea zer den eta maskota bat edukitzeak zer-nolako betebeharrak eta erantzukizunak dituen».
Kanpainaren helburua da abandonatutako lagun egiteko animaliei – batez ere txakurrei eta katuei – etxe bat emateko beharra agerian jartzea, adopzio arduratsua sustatzea, behar dituzten oinarrizko zaintzak jakinaraziz, eta horrela, aldi berean, abandonatutako animalien kopurua murriztea. Izan ere, animalien ongizatea lortzeko funtsezko neurria da maskotak abandonatzea saihestea.
Hori dela eta, herritarrentzako kanpaina espezifiko bat egiten da, oihartzun handia izango duena eta honako erantzukizun hauen gainean ohartaraziko duena: lagun egiteko animalia bat edukitzearen ardura, animaliak behar bezala zaintzea zer den, bide publikoan txakurren gorotzak behar bezala biltzea bultzatzea, eta maskota bat edukitzeak dakartzan betebeharren eta erantzukizunen berri ematea.
Álvaro Pérezek berriro azpimarratu ditu maskotak arduraz edukitzearen funtsezko alderdiak: "Gure txakur eta katuei merezi duten ongizatea eskaintzeko modurik onena, euren identifikazioa da. Horregatik, norbaitek lapurtuz gero edo galduz gero, haiek aurkitzeko metodorik onena mikrotxip bat jartzea da; etxeko katuen eta txakurren kasuan, gainera, nahitaezkoa da. Era berean, esan du garrantzitsua dela "adopzioa beste aukera batzuen aurretik lehenestea, etxera maskota bat ekartzea erabakitzen dugunean".
Komunikazioa Udalaren sare sozialetan eta kanaletan
Informazio-kanpaina hori sare sozialetan ere zabalduko da (Facebook, Instagram eta X –lehen Twitter-), jarraipena emanez aurreko kanpainari, #adoptatulagunbat #adoptaunamigo traolarekin zabaldu zena.
Animalien adopzioak sustatuko dituen ikus-entzunezko materiala zabalduko da, bai kanal espezifiko horien bidez, bai udalaren hedapen-euskarri ofizialen bidez (udal-pantailak, web-orriak, sareak...).
Maskotek erabili ohi dituzten aisialdi-eremuetan ere kartelak jarriko dira, ikusteko moduan.
Katuen adopzioen gorakada
2024an 341 txakur eta katu jaso zituzten Animalien Kontrolerako Udal Zentroan. Horrek esan nahi du 2023an baino % 26 gutxiago jaso zirela, urte hartan 352 animalia jaso baitziren. Aipagarria da txakurren beherakada: 2023an 231 jaso ziren eta 2024an 192, hau da, % 17 gutxiago. Hala ere, inoizko katu-kopuru handiena jaso zuten: aurreko urtean baino % 23 gehiago: 121 izan ziren 2023an eta 2024an, berriz, 149.
Adopzioei dagokienez, nabarmentzekoa da 2024an etxea aurkitu zuten katuen gorakada handia, 2023an etxea aurkitu zutenekin alderatuta. 2023an 62 katu adoptatu zituzten eta 2024an 106 izan ziren, hau da, % 42 gehiago. Txakurrei dagokienez, aurreko urteko kopuru bera da: 99 adopzio.
Kontuan hartu beharreko beste datu garrantzitsu bat da 2024an zehar galduta eta noraezean zebiltzan 103 txakur eta 11 katu euren jabeei itzuli zitzaizkiela.
Lankidetza animalien babeserako elkarteekin
Bilboko Udaleko Osasun eta Kontsumo Sailak animaliak babesteko bi elkarterekin (Puppy Bilbao eta Felinos Bilbao APA) lankidetzan dihardu; elkarte horiek animaliei bizileku bat aurkitzeko lan zaila kudeatzen laguntzen dute. Bi elkarteek adoptatu daitezkeen animalien zerrenda dute beren webgunean. Animalien Kontrolerako Udal Zentroko animaliak dira. Nolanahi ere, animalia bat adoptatu nahi duten pertsonek badituzte beste bide batzuk ere: telefonoz, arduradunei mezu elektroniko bat bidaliz edo Animalien Kontrolerako Udal Zentroarekin zuzenean harremanetan jarriz.
Temas
Más en Bilbao
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones
-
Bilbao impulsa su conectividad aérea como motor de desarrollo económico
-
Las bilbainadas regresan por Aste Nagusia: este el horario