Bilboko Udalak uriko kanpoko udal-igerilekuak irailaren 30era arte mantenduko ditu zabalik. Hala, Txurdinagako igerilekuez gain, Artxandakoak eta Errekaldekoak hila amaitu arte zabalik egotea erabaki du udalbatzak.

Luzapen horrekin, uztailean mantentze-lanetako langileek egindako grebaren ondorioz zerbitzua eten izana konpentsatu nahi du Bilboko Udalak. Horrela, irailaren 9tik (astelehena) hileko azken egunera arte, kanpoko udal-igerilekuak egunero egongo dira irekita. Txurdinagako igerilekuak 10:00etatik 20:00etara egongo dira zabalik eta Artxandakoak eta Errekaldekoak, ordea, 12:00etatik 20:00etara.   Ordutegia egokitzeko kontuan hartu dira, batetik, uraren tenperatura-aldaketa -asko igartzen baita garaiotan- eta, bestetik, haurrak eta haien familiak ikasturtearen hasierako erritmora egokitzen ari direla.

Bestalde, Abusu, Atxuri, Artxanda, Deustu, Errekalde, Miribilla, San Mames eta Txurdinagako igerileku estaliak igande honetan irekiko dira (irailak 1).Igerileku estaliek beren ohiko ordutegia izango dute: astelehenetik barikura, 7:15etik 22:00etara (Casilla eta Artxanda, 8:00etatik 22:00etara); zapatuetan, 9:00etatik 22:00etara, eta domeka eta jaiegunetan, 9:00etatik 15:00etara (Txurdinaga eta San Ignazio, 9:00etatik 19:00etara). Era beran, irailean zehar, Zorrotzako eta San Ignazioko igerilekuak itxita egongo dira, urteroko mantentze-lanak egiteko, eta Casilla itxita egongo da asteburuetan.

Bilbao Kirolak-en kanpoko igerilekuetarako eta igerileku estalietarako sarbidea doakoa da abonatu guztientzat. Abonatuta ez dauden pertsonek Bilbao Kirolak-en webgunearen bidez eskura ditzakete sarrerak, edo, bestela, aurrez aurre, udal-kiroldegietako makinetan.