Bere 130. urteurrenean, Bilboko Udal Musika Bandak omenaldia egingo dio Bilboko hiriari
Bilboko Udal Musika Bandaren 130. urteurrena ospatzeko, gaur bertan 2024/2025 denboraldiaren aurkezpena egin dute Bilboko Udaletxean. Bertan izan dira Itziar Urtasun Bilboko Udaleko Jaien Arloko Zinegotzi-ordezkariak eta Bilbao Musika TEAren Administrazio Kontseiluko lehendakariak, José R. Pascual-Vilaplana Bilboko Udal Musika Bandako Zuzendari titularrak, Iñaki Urkizu Zuzendariordeak eta Ana Madariaga Bilbao Musikako Gerenteak, Bilboko Udal Musika Bandaren 2024-2025 denboraldia aurkeztu dute gaur goizean. 2024ko irailean hasiko da 2025eko apirilera egongo zabalik. Denboraldian zehar, hamasei programa biltzen dituen proposamena aurkeztu dute, aparteko hainbat kontzertu bereziz gain. Oraingo honetan, Euskalduna Jauregiko, Azkuna Zentroko, J.C. de Arriaga Kontserbatorioko auditorium tradizionaletan eta Arriaga antzokian joko du Bandak.
"Duela 130 urtetik hona, Bilbok beti egin dio omenaldia bere udal-bandari, kontzertuetara joanez eta bertako jardueretan parte hartuz. Nola ez, gure hiriaren maitasun horri erantzuna eman nahi diogu denboraldi oso berezi bat oparituz", nabarmendu du Jose R. Pascual-Vilaplana Bandako zuzendariak.
"Nola ez, gure hiriarekin elkarrekiko harremanak izan nahi izan ditugu denboraldi berezi bat eskainiz, non fideltasun hori saritu nahi dugun, gure jardueraren oinarrizko hiru helburuak barne hartzen dituen programazio anitz baten bidez: gure gizartea betetzea, beti gure onena ematen ahalegintzea eta XXI.mendean musika-banda baten ikuspegia dimentsionatuko duen aberastasun artistikoa lortzen laguntzea", gaineratu du.
IZEN PROPIOAK
2024/2025 denboraldiak maila handiko gonbidatu izango ditu. Besteak beste, Paco Varoch piccolo ospetsua, Spanish Brass metal boskotea, nazioarteko musika-panoramako ganbera-talde dinamiko eta sendoenetako bat, Carlos Cano flautista kubatarra, Kebyart saxofoi laukote katalana, Noè Rodrigo Gisbert nazioarteko bakarlari eta perkusionista, musika garaikidean eta sortu berrian espezializatua, eta Bilboko Udal Bandako fagot eta flauta bakarlariak Jordi Ripoll Corella eta Juan Jesús Silguero Gorriti.
Etxeko txikienengan ere pentsatu da eta horregatik, Iñaki Urkizu zuzendariordearen gidaritzapean, Ene kantak ekimeneko "Gora Musika!" izeneko proiektu berriaz gozatu ahal izango da. Eta, azkenik, egutegian markatutako bi hitzordu oso berezi daude: urteko azken kontzertuan, Carmen Climent, Marina Penas, José Manuel Díaz, Pedro Pomares eta Sergi Albert aktore eta abeslariekin batera, Bilboko Koral Elkarteko abesbatzarekin batera, "Balansiyyà" musikalaren aukeraketa bat interpretatuko da; eta Euskalduna Jauregiko denboraldiko azken kontzertuan, Leioako San Juan Bautista Abesbatzarekin batera, Basilio Astúlezen zuzendaritzapean, Lorena Ferreiro sopranoaren laguntzarekin, John Rutterren Réquiem ospetsua eta beste konposizio batzuk interpretatuko dira.
Zuzendari gonbidatuen artean Ivan Meylemans belgikarra, Virginia Martinez murtziarra eta Miguel Etchegoncelay argentinarra izango dira. Horiekin batera, Borja Romero Bilbao Musikaren Nazioarteko II. Zuzendaritza Lehiaketaren irabazlea eta Iker Sánchez euskal zuzendaria ere oholtzan izango dira. Horiek guztiek, Iñaki Urkizu zuzendariordearekin eta José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularrarekin batera, askotariko programak interpretatuko dituzte, genero eta estilo oso kontrastatzaileak jorratuz.
Denboraldiak aniztasuna ospatu nahi du eta Bilboko hiriarekin duen lotura edo konexioa, hainbat genero eta estilo biltzen dituen programazio aberats eta askotariko baten bidez.
AZKUNA ZENTROA
“Oroimenak eta jolasak” saioarekin irailaren 6an emango zaio hasiera 2024-2025 denboraldiko kontzertu-zikloari Azkuna Zentroko Kulturen Atarian. Talde bilbotarra osatzen duten 40 musikari baino gehiagok lan sorta zoragarri eta anitza interpretatuko dute: Joaquín Rodrigoren “Homenaje a la Tempranica”, Shin-Itchiro Yokohamaren “Ouverture et Matsuri (La Fête)”, Ruper Lekueren “Amaiur 1522”, Gilles Arcensen “Rêves, rires et jeux d’enfants”, eta Carlos Suriñachen “Memories of an old Zarzuela”.
Irailaren 20an, ostirala, taldeak "Lasaitasuna eta irrikak" kontzertua eskainiko du eskenatoki berberean. Oraingo honetan, taldearen buru Borja Romero zuzendari gonbidatua izango da, Bilbao Musika 2024 Nazioarteko Zuzendaritza Sariaren II. edizioaren irabazlea. Bertan, Johan de Meij, Gustav Holst, Ola Gjeilo, Satoshi Yagisawa, Joaquín Turina eta Franco Cesarini bezalako konpositoreen lanekin aniztasuna omenduko da, bertaratuko den publikoaren gozamenerako.
EUSKALDUNA JAUREGIA
Urrian, Bilboko Udal Musika Bandak Euskalduna Jauregiko zikloa abiatuko du, eta guztira 10 kontzertu eskainiko ditu.
Lehenengo hitzordua urriaren 6an izango da, igandea, "Begiradak" ikuskizunarekin, Auditorioan biltzen diren pertsona guztien gozamenerako. Paco Varoch piccoloak bat egingo du José R. Pascual-Vilaplana zuzendari titularraren batutarekin, askatasunaren eta irudimenaren berpizkundea soinuen bidez suspertzeko asmoz. Urriaren 20an berriz igoko da teloia Bilboko kongresu jauregian, "Emozio-uneak" izeneko kontzertuarekin, Virginia Martínez zuzendari gonbidatuaren aginduetara. Martinezek bere ibilbide profesional luze eta sendoan zehar nazioarteko banda eta orkestra desberdinak arrakastaz gidatu ditu.
Banda azaroaren 24ra arte ez da Euskaldunara itzuliko. Egun horretan emanaldi berezia eskainiko du, "Spanish Brass & Ernesto Aurignac" izeneko proposamen berriarekin. Haize boskote hau, nazioarteko musika panoramako ganbera talde dinamiko eta sendoenetako bat da eta Ernesto Aurignac saxofoi jotzaile eta konpositorearen hiru obra interpretatuko ditu, horietako bi erabateko estreinaldiak izango dira. Ikuskizun zirraragarria izango da, musikak adiskidetasunezko loturak ezartzeko duen gaitasuna goraipatuko duena, elkar hazten laguntzeko.
Abenduaren 1ean, Iñaki Urkizu zuzendariordearen aginduetara, "Gora musika!" ikuskizuna eskainiko da etxeko txikienei zuzenduta. "Eneko" eta "Nerea", lehen Ene Kantak, abesti ezagunak ekarriko dizkigute, hala nola "Ausartak", "Polonesa", "Alemana", "Pérez sagutxoa" eta baita abesti berriak ere.
Eguberrien atarian, abenduaren 22an, igandea, “Bakearen aldeko oihu bat” izenburupean, Jose R. Pascual Vilaplanak Bandaren gidaritza hartuko du berriro show berezi bat eskaintzeko, Carmen Climent, Marina Penas, José Manuel Díaz, Pedro Pomares eta Sergi Albertekin batera, Enrique Azurzak zuzendutako Bilboko Koral Elkarteaz gain. Kartel ikusgarri honek "Balansiyyà" musikalaren aukeraketa bat interpretatuko du, zuzendari titularrak berak osatua, bertaratutakoen gozamenerako, kultura ezberdinak gatazkarik gabe bizi daitezkeen mundu baten aldeko aldarria eginez.
Banda 2025eko urtarrilaren 26an itzuliko da "Musikaren atzean" emanaldiarekin, Noè Rodrigo Gisbert nazioarteko perkusio jotzaile bikainarekin batera. Alacanteko bakarlariak Frantzian, Holandan, Erresuma Batuan, Suitzan, Alemanian eta AEBn eman ditu kontzertuak eta Shostakovich, Higdon eta Fayos Jordánen lanak interpretatzera etorriko da Bilbora. Bandaren egutegiak otsailaren 16an jarraituko du, Ivan Meylemans belgikar zuzendari dinamikoak gidatutako "Argia eta sua" saioarekin. Indartsu jo du azkenaldi honetan zuzendari honek, eta Stravinsky, Graham, Janssen eta Maslankaren suari buruzko lanekin ausartuko da, bizitzaren motorrari argia eta energia ematen dioten partiturekin, emozioz betetako emanaldia izango da.
Martxoa bizi-bizi iritsiko da Euskaldunara, beste bi kontzerturekin. Igandean, hilak 2, "Haize-ertzak" entzungo da, Carlos Cano eta Juan Jesús Silgueroren flauten ekarpen bikainarekin. Eta hilabetea agurtzeko, martxoaren 30ean, "Musika eta humanismoa" Kebyart Saxophone Quartet multzoaen eskutik, egungo musika eszenako saxofoi jotzaileen laukote bizigarrienetakoa. Musikene - Euskal Herriko Goi-Mailako Musika Ikastegiko ikasleak ere batuko dira. Bi kontzertuak Jose R. Pascual-Vilaplanak zuzenduko ditu.
Euskalduna Jauregiko kontzertu-zikloa apirilaren 13an amaituko da, igandean, "Betiko argia" programarekin. Denboraldiko emanaldi berezienetako bat izango da. Izan ere, Bandak eta José R. Pascual-Vilaplana zuzendariak Lorena Ferreiro sopranoa eta Basilio Astúlezek gidatutako Leioako San Juan Bautista Abesbatza izango dituzte lagun. Rutterren Requiem ospetsuaz gain, Musikeneko Konposizio Sailak osatutako obra bat estreinatuko da kontzertu honetan. “Musika argi-iturri da gure ametsen betierekotasunerako” kontzertuaren inspirazioa izango da, eta amaiera ezin hobea emango dio udaberriko denboraldiari.
JUAN CRISÓSTOMO DE ARRIAGA KONTSERBATORIOA
Musika Banda azaroaren 8an iritsiko da Bilboko J.C. de Arriagako Kontserbatoriora, "Hurbileko omenaldiak" kontzertuarekin. Iñaki Urkizu buru dela, Bandak Miguel González Bastidaren "Mendia eta Itsasoa", "Ezpata-dantza", "Lorea", "Remember" eta "Hondarribi" kantu sorta zabala eskainiko du, bide berriak jorratzeko hurbiltasunaren ikuspegia ez galtzeko helburuarekin.
Apirilaren 4an, ostirala, Banda kontserbatoriora itzuliko da "Udaberriaren omenez” lanarekin. Alfreg Reed, Aaron Copland, Oscar Navarro eta David Maslankaren lanak zuzenduko ditu Iker Sánchez euskal zuzendari gazteak. Gaur egun, Iker Sánchez BilbaoSinfonietta-ko zuzendari artistikoa da, musika eremu benetan moldakorrak jorratzeko gai den taldea.
ARRIAGA ANTZOKIA
Bandak 2024/2025 denboraldian Arriaga Antzokian egingo duen emanaldi bakarra otsailaren 23an izango da. Pascual-Vilaplana buru dela, eta Jordi Ripoll Corella fagotistarekin batera, "Haizeak omenaldian" izeneko ikuskizuna eskainiko du. Emanaldiak Rossini eta Blanquerren konposizioak bilduko ditu, garai baten isla eta, beren artisautzarekin, soinuaren bidez edertasuna eraikitzeko lanbidearen oroitarazleak.
ORKESTRA ZUZENDARITZAREN INGURUKO TOPAKETAK – BILBAO MUSIKAKO ZUZENDARITZAKO NAZIOARTEKO LEHIAKETA SARIA
Orkestra zuzendaritzari buruzko IX. Topaketen barruan, aurtengo edizioan “Bilbao Musika Zuzendaritzako Nazioarteko Saria” III Lehiaketaren deialdia egingo da. Lehiaketa honen amaierako kontzertua urtarrilaren 10an izango da Bilboko J. Crisóstomo de Arriaga Kontserbatorioan. José R. Pascual-Vilaplana izango da topaketen zuzendaria eta koordinatzailea eta Miguel Etchegoncelay, nazioarteko batutarik onenetako bat, irakasle gonbidatua eta epaimahaiburua izango da. Miguel Etchegoncelay argentinarra orkestra-zuzendaritzako irakaslea da Strasbourgeko Conservatoire de Musique-n, Haute Ecole des Arts du Rhin-en (HEAR), baita Wasbe-ko (Banden Munduko Elkartea) presidentea ere. Lehiaketaren azken faseko kontzertu honetan, Udal Banda hiru batuta finalistek zuzenduko dute, eta Franz von Suppéren “Isabella”, Eugène Bozzaren “Overture Ryhtmique”, Juan Canet Todolíren “Viento del Pueblo” eta James Barnesen “Pagan Dances” entzun ahal izango dira.
Temas
Más en Bilbao
-
Del camping al glamping, así se dispara el gasto en el BBK Live
-
El kit de supervivencia para tres días de fiesta en el Bilbao BBK Live
-
Vueling cancela cinco vuelos que debían aterrizar en el aeropuerto de Bilbao
-
Los cuatro consejos para disfrutar del concierto de Bad Gyal en el Bilbao BBK Live pese a las aglomeraciones