Astelehen honetan, uztailaren hasierarekin batera, hasiko da Bilboko TAO zerbitzuaren udako ordutegia, uztailean eta abuztuan indarrean egongo dena. Zerbitzuak irailaren 1ean berreskuratuko du ohiko ordutegia. Uztailaren 25ean eta 31n, eta abuztuaren 15ean eta 25ean, jaiegunak izanik, ez da TAO zerbitzurik izango egun osoan.

Hala, uztaileko eta abuztuko zapatuetan ez da zerbitzurik izango. Gainera, abuztuan, erabiltzaileek ez dute ordaindu beharko autoa arratsaldez aparkatzeagatik. Hau izango da abuztuko ordutegia: 9:00etatik 13:30era Bizitegi Eremuan eta 14:00etara arte Eremu Intentsiboan.

TAO Olabeagan

Bestalde, datorren astelehenetik aurrera (uztailaren 1a), TAOak gune berri bat izango du: Olabeaga. Hortaz, eremu horretan bizi diren pertsonek TAOak araututako gunea izango duten aparkatzeko.

TAO gune horretan sektore Berdea eta Berdea-L egongo dira, eta bertan bizi direnek egoiliarren txartela eska dezakete. Horrela, denbora-mugarik gabe aparkatu ahalko dute sektore horietan.

Bereizgarria eskatzeko, bide hauek erabil daitezke:

  • Bilboko Udalaren webgunea
  • Herritarren Arretako Bulegoa (Lersundi kalea 5, 48009 Bilbo)
  • Telefonoa: 94 470 10 47

Olabeagako TAO eremu berriak B urteko tarifa izango du. 2024ko ekitaldi honetan. Tarifa hori 48 eurokoa izango da urtean edo, egoki bada, hiruhileko naturalen arabera hainbanatuta.

Honako hauek dira txartela eskatzeko betekizunak, besteak beste:

  • Egoiliarrak Bilbon erroldatuta egon beharko du, txartela zein helbidetarako eskatzen den, helbide horrekin.
  • Bizilekuak eta erroldatzeak bat etorri behar dute IFZan edo AIZan ageri denarekin, indarrean den gidatzeko baimenean ageri denarekin eta ibilgailuaren zirkulazio-baimenean ageri denarekin.
  • Ibilgailuak turismoa edo antzekoa izan beharko du, eta ezin du zorrik eduki Bilbon dagozkion ordainketetan.
  • TAO txartela daukan ibilgailua ezin da egon egoiliarren udal-aparkaleku bati atxikita.
  • Txartel bakarra emango da egoiliar bakoitzeko, eta bizileku bakoitzeko 2, gehienez ere.

Eremu horretako TAOaren ordutegia bizileku-eremuari dagokiona izango da: astelehenetik barikura, 9:00etatik 13:30era eta 15:00etatik 19:00etara. Zapatuetan ez da TAOrik egongo.

Abuztuan, uriko gainerako lekuetan legez, goizeko ordutegian bakarrik funtzionatuko du.