Asteazken honetan goizean aurkeztu egin dute uztailaren 13an Bilbo eta Santurtzi artean egingo den Sardinaren Zeharkaldiaren bederatzigarren edizioa. Ekitaldian Bilboko Udaleko Gazteria eta Kirol saileko zinegotzi Itxaso Errotetak hartu du parte.

400 parte-hartzaile espero dira, eta pizgarria izango da aurten estatu mailakoa izango dela. Aurkezpenean, Itziar Carrocera Santurtziko Udaleko Kiroletako zinegotziak eta Arantza Artetxe Santurtziko Igeriketa Klubeko presidenteak ere parte hartu dute.

Proben kategoriak honako hauek izango dira:

  • Promesen eta herritarren igeriketa-zeharkaldia. Proba horrek, gutxi gorabehera, 700 metroko distantzia izango du, eta 2011-2014 urteen artean jaiotako eskola-igerilariei zuzenduta dago, bai eta 2008an eta aurreko urteetan jaiotako federatu gabeei ere. Proba hori portuko esparruan egingo da, Arrantza Portuko arrapalatik irten eta bertara itzuliko da, eta aldez aurretik balizatutako zirkuitu egingo dute. 10:00etan aterako dira Santurtziko portutik.
  • Bilbo-Santurtzi igeriketa-zeharkaldia. Kategoria honek 11.000 metroko distantzia du eta Bilboko Itsas Museotik irtengo dira eta Santurtziko Arrantza Portuko arrapalara heldu behar dute. Ibilbide hau 2008an eta aurrekoetan jaiotako parte-hartzaileentzat da, eta gehienez 200 parte-hartzaile izango ditu. Hau ere goizeko 10:00etan hasiko da.
  • Sestao-Santurtzi igeriketa-zeharkaldia. Azkenik, Sestao-Santurtzi proba dago, 3.000 metrokoa. La Benedictako dartsenatik arrantza-portuko arrapalarako igeriketaldia izango da, aldez aurretik balizatutako ibilbide baten bidez. Ibilbide hau 2003an jaiotako igerilarientzat da. Federatuta ez daudenentzat, 2010ean jaiotakoentzat eta aurrekoentzat izango da; eta ez federatuentzat, 2008an eta aurreko urteetan jaiotakoentzat. Gehienez 300 parte-hartzaile izango dira. Irteera ordua 11:00etan izango dela aurreikusten da.