Astero bezala, Bilboko Udalak ezagutzera eman du datorren astelehenetik igandera bitartean hirian garatuko duen aisialdi-eskaintza dinamizatzeko kultura-programa. Hona hemen egitarau osoa:

Musika

MusikAuzo

Hainbat estilotako tokiko bandak bilbotarrei hurbiltzea helburu duen ekimena da, doan eta espazio publikoan.

Ekainak 19, 19:30etan.

  • Eskurtze Parkea, Irala. Panpotx “Baserrian jai”. Proposamen eszeniko-musikal honetan lau musikarik eta bi aktorek baserri mundura eramango gaituen ipuin handi bati bizia emango diote. Gaur egun lo samar dauden balioak berpiztu nahi ditu ikuskizunak: errespetua, adiskidetasuna, ekologia, lankidetza...

Ekainak 20, 18:30etan.

  • Europa Parkea, Txurdinaga. Panpotx. Lau musikarik eta bi aktorek ipuin handi bati bizia emango diote eta bertaratutako jendea baserri mundura eramango dute. Haurrentzako eta familientzako euskarazko ikuskizuna da, eta errespetua, adiskidetasuna, ekologia, lankidetza... bezalako balioak berpiztu nahi ditu.

Ekainak 20, 19:30etan.

  • Doña Casilda Parkea, Abando. Amann & The Wayward Sons. Bilboko Blues & Rock talde honek "When The Day Goes Slow" bere laugarren diskoa aurkeztuko du. Bertan, proiektu honen inguruko kezka pertsonalak eta musikalak islatzea lortu dute.

Ekainak 21, 18:00etan.

  • Ibarrekolanda Plaza, Ibarrekolanda. Eidabe. Haurrentzako eta familientzako euskarazko emanaldia, nahi denean, nahi denarekin eta nahi den moduan dantzatu, besarkatu, musukatu eta abestea aldarrikatzen duena.

Ekainak 21, 19:30etan.

  • Betolaza. Triple Zero Banda. Bizkaiko power hirukote honek rock kementsua eta benetakoa nahasten dituen amerikar sustraietako soinu indartsua du eta ALL IN bere bigarren lana aurkezten du.

Ekainak 21, 19:30etan.

  • Uzturre Plaza, Matiko. La Basu. La Basu izenez ezagunagoa den Elena Caballero Villanueva bilbotarra, Euskal Herriko raparen aitzindaria eta erreferente handienetakoa da. “Lurralde komantxe” disko berria aurkeztu du, rap eta cumbia, dancehall, musika elektronikoa, folklorea eta drum and bass nahastuz.

Ekainak 23, 19:30etan.

  • Campa Ibaizabal Plaza, Abusu. Arnau & The Honky Tonk Losers. Duela gutxi sortutako talde honen soinuak amerikar musikako hainbat estilo biltzen ditu, country, rock eta folk kutsuekin. Benetazko soinua, zuzeneko dinamikoekin errepertorio originalekin.

Kalejirak

Ekainak 22, 12:00etan.

  • Irala. Bilboko Udal Txistulari Banda.

Ekainak 23, 19:00etan.

  • Levante Plazatik irteera, San Inazio. Cartoon Brass

Ekainak 23, 19:30etan.

  • Masustegi. Sugarri Show

Ekainak 12, 21:30etan

  • San Pedro Plaza, Deustu. Fanfarre Guretzat

Erakusketak

Expodistrito

Expodistritok, aldi baterako erakusketen zikloak, hainbat auzotako Udal Zentroetan honako aukera hauek eskaintzen jarraitzen du:

Ekainaren 17tik 28ra

  • Begoñako Udaltegia. Arantza Sáez de la Fuente Calvo - Iraganeko aztarnen isiltasuna. Inguratzen gaituzten harkaitzek ibilitako bidea markatzen digute eta gure oroitzapen eta bizipen esperimentatuen mundua osatzen dute. Iraganeko etapak, beren aniztasunarekin eta denboraren poderioz, sedimentatzen diren historiaren "geruzak" dira. Gure historiaren aztarna ikusgarriak...
  • Errekaldeko Udaltegia. Montse Villamor Merino - Nire espazioak, nire pasioak. Gloria Merino margolariaren (Malagón, Ciudad Real) pintura figuratiboko erakusketa errealismorako joerarekin.
  • San Frantziskoko Udaltegia. Eduardo Alonso Nieto - Itsasontzitik ikusita. Nork ez du bere burua sentitu gure ozeano "partikularrera" iristeko itxaropenez ur-korronte batean "nabigatzera" abiatu den paperezko itsasontzi bat bezala? Argazki sorta honek irudimenezko bidaia horren uneak eta perspektibak erakusten ditu.
  • Castañoseko Udaltegia. Claudio Lorenzo Quintela - LA HABANA, RÍO-BAHÍA eta ATACAMA, hiru herrialde, hiru paisaia. Erakusketan Brasilgo Rio eta Bahia hirietako paisaia oparoen, Habanako giroaren eta planetako basamorturik idorrenaren, Atacamaren, arteko kontrasteak islatzen dira.
  • Abandoko Udaltegia. Akuarelisten Euskal Elkartea. 23/24 ikasturtean Akuarelisten Euskal Elkartearen tailerretan egindako akuarelen erakusketa kolektiboa. Akuarelaren teknika gizarteari hurbiltzea du helburu.

Euskal folklorea

Dantza Plazetan

Bilbon tradizio handiena duen kultur programetako bat da, eta euskal dantzak hiriko txoko guztietara hurbiltzea du helburu.

Ekainak 23, 20:00etan.

  • Basurtuko Geltokia. Erromeria Beti Jai Alai Dantzari Taldeaarekin.

Ekainak 23, 20:00etan.

  • San Pedro Plaza, Deustu. Erromeria Deustuko Folklore Taldearekin.

Ekainak 23, 21:00etan.

  • Karmelo Plaza, Santutxu. Erromeria Gaztedi Dantzari Taldearekin.

Ekainak 23, 21:15etan.

  • Azoka Parkea, Zorrotza. Dantza-alardea Ibai Arte Dantza Taldearekin.

Dantza

Ibaiondo Dantzan

Miribillako eta hiri osoko herritarrei kultura eta dantza hurbiltzea helburu duen programa da. Programa honen hirugarren edizioak zortzi dantza-konpainiaren proposamenak hurbilduko ditu, horietako bi Bilbokoak.

Ekainak 21, 19:00etan.

  • Gernika Lorategiko Plaza 12 / Tren-geltokian, Miribilla. LaCerda. Parte hartzen duten ikuskizuna taldeko kideen Latinoamerikako sustraiei egindako omenaldia da. "Ezkerraren dantza" lanean dantzaren izaera aztertzen da mugimendu gisa, baina baita kolektibitatearen jai-topaketa gisa ere

Ekainak 21, 19:30etan.

  • Gernika Lorategiko Plaza 12 / Tren-geltokian, Miribilla. Neri(h)ari-Myriam Pérez Cazabon. "Iceberg" emakume talde batek ikusezina denaren bila abiarazten duen bidaia epikoaren irudikapena da, barneko ekaitzak, lur izoztuak eta leku sakonak zeharkatuz. Bat berarekiko bilaketaren isla.

Ekainak 21, 20:00etan.

  • Gernika Lorategiko Plaza 12 / Tren-geltokian, Miribilla. Compañía X. "Iocari" k zerbait alaitasunez egitea esan nahi du, eta horixe proposatzen dio publikoari, kaleak sariz, zorte-txokoz eta ezinezko irribarre-aurpegiz betetzen dituen joko batean parte hartzea.

Ekainak 22, 19:00etan.

  • Gernika Lorategiko Plaza 12 / Tren-geltokian, Miribilla. Felling the vibe. Hip hopak, break dance-ak, dantza garaikideak egunero jasaten ditugun estimulu eta gogo-aldarte desberdinak interpretatzen dituzte, eragiten diguten modu ezberdinak islatuz.

Ekainak 22, 19:30etan.

  • Gernika Lorategiko Plaza 12 / Tren-geltokian, Miribilla. Altraste Danza. "Boleroa" jatorrira itzultzea da, gorputzetik lan egitera, gehigarririk eta apaingarririk gabe. Gorputza bakarrik, soinuarekin, musikarekin, erlazioan eta borroka zuzenean.

Ekainak 22, 20:00etan.

  • Gernika Lorategiko Plaza 12 / Tren-geltokian, Miribilla. Dani Hernández. Gure bizitzaren herena lotan pasatzen dugula kalkulatzen da. "Ondoloin" saioan gure egunerokotasunean lagun ditugun paisaia onirikoei, ametsei eta amesgaiztoei buruzko gogoeta egiten da.

Ekainak 23, 13:00etan.

  • Gernika Lorategiko Plaza 12 / Tren-geltokian, Miribilla. Organik Dantza-Antzerki. Isaac Albenizen "Córdoba" konposizioaren berrikuspena, Espainiako dantza tradizionalaren klasiko bat, non artistak bere kezkak eta esperientziak barneratzen dituen obra berri bat sortzeko.

Ekainak 23, 13:30etan.

  • Gernika Lorategiko Plaza 12 / Tren-geltokian, Miribilla. La-Glo Circo. Izaki bizidunok garapen fisiko eta mental konplexua bizi dugu, eta, beraz, ulergarria da gure ikuspegia behin baino gehiagotan aldatzea bizitzan zehar. Ikusleen ikuspuntuak zabaltzen saiatzen da "Perspektibak".

Ondare kulturala

Bilbao Izan

Hiriko auzoetako ondarea zabaltzea helburu duen Bilbao Izan programak bisita gidatu antzeztuak eskaintzen ditu edizio honetan. Otxarkoaga auzoa protagonista izanik ekainaren bigarren hamabostaldian, ibilbideek ordubete inguruko iraupena izango dute, euskaraz zein gaztelaniaz, irisgarriak izango dira eta mugikortasun urriko pertsonek egin ahal izango dituzte. Interesa duten pertsonek webgunean egin dezakete erreserba, eta bertan ere kontsultatu ahal izango dute horri buruzko informazio guztia.

Literatura

Bidebarrieta Kulturgunea kultura, literatura eta zientzia garatzeko eta sustatzeko Bidebarrietako Liburutegiaren gunea da.

  • Ekainak 18, 19:00etan. "Literaturarekin elkarrizketak XXI. mendean" zikloaren beste topaketa bat. "Emakumeak protagonista literaturan" izeneko hitzaldian, Luisa Etxenike eta Arantxa Urretabizkaia idazleek hartuko dute parte, eta Josune Muñoz filologo eta sortzailearekin hitz egingo dute. Hitzorduari esker, XX. mendeko azken hamarkadetan eta XXI. mendeko lehenengoetan euskal letren panoraman izandako aldaketei helduko zaie, gaztelaniaz zein euskaraz, bereziki emakumezko idazleen eta emakume protagonisten rolean oinarrituta.
  • Ekainak 19, 19:00etan. Irene Sola idazlearen "Begiak eman nizkinan eta ilunpeei behatu nien" liburuaren aurkezpena; Uxue Alberdi idazle eta bertsolariarekin hitz egingo du.

Dantzagarriak

Bilboko Udalak dantzaldi herrikoiak antolatu ditu maiatzeko asteburuetako arratsaldeetan, kalean.

  • Ekainak 22: Levante Plazan, 18:00etatik 21:00etara. Pérgola Orkesta.
  • Ekainak 23: La Casillako Kioskoa, 18:00etatik 21:00etara. Pérgola Orkesta.