Maiatzaren hasierarekin batera, bertsolaritza helduko da Santutxura. Maiatzaren 4, 11 eta 18an, hau da, larunbatetan, Karmelo Plazak 'Udaberriko bertso saioak' programaren udaberriko edizioaren barruan antolatutako hainbat ekintza jasoko ditu. Horrez gain,  ostiralean, hilak 24, ohiko bertso-poteoa egingo da, 20:00etan Karmelo plazatik hasita. Ekimen hau Bilboko Udalak antolatzen du, Santutxuko Bertso Eskolarekin batera.

'Udaberriko bertso saioak' topagune bihurtu da euskaltzaleentzat, eta hiribilduko kultura eta euskara sustatzea eta, aldi berean, Santutxuko Bertso Eskola beteranoaren lana babestea du helburu.

Edizio berri honetan 14 bertsolarik hartuko dute parte, 7 emakumek eta 7 gizonek. Hiru bertsolari belaunaldi ordezkatzen dituzte, 8 Bizkaikoak dira, "lurralde honetan bertsolaritzaren inguruan arnasten den osasun onaren adibide", eta Euskadiko azken lurralde txapelketetako 4 txapelak ere bertan izango dira.

Bestalde, Aissa Intxaustik, Aitor Etxebarriazarragak eta Arkaitz Zipitriak estreinaldia egingo dute eta hogei urte baino gehiago daramatzate "Udaberriko Bertso Saioetan": Maialen Lujanbio, Jon Maia, Unai Iturriaga, Oihana Bartra, Amets Arzallus eta Beñat Gaztelumendi. Topaketa bakoitzeko gaiak Santutxuko Bertso Eskolak proposatuko ditu eta gai-jartzaile hauek aurkeztuko dituzte: Irati Erkizia, Haizea Telleria eta Ibon Ajuria.

Ohiko bertso-poteoa maiatzaren 24an, ostiralean, izango da, eta 20:00etan hasiko da, Karmelo kaleko 5. zenbakian, Iker Uribarrenek gidatuta eta Jon Maia eta Onintza Enbeitia partaide direla.