Uriko neska-mutilei robotikaren eta teknologia berrien mundura hurbiltzeko STEAM Udalekuak programa izango da Bilboko Udalaren aurtengo nobedade nagusia. Esperantzan egingo da, eta 30 plaza eskainiko dira. Horrez gain, Udalak 3 eta 18 urte bitarteko haur eta gazteei bideratutako beste lau ekimen abiaraziko ditu: Goizeko udalekuak, Eguneko udalekuak, Udan primeran kirola eginez eta Campusa. Guztira, 5.835 plaza eskainiko dira, eta izena emateko epea astearte honetan, apirilaren 23an, irekiko da.

Goizeko udalekuetan eta Eguneko udalekuetan 3.485 plaza eskainiko dira (iaz baino 400 plaza gehiago), 2010tik 2020era bitartean jaiotako neskato-mutikoentzat. Eskaintza uribilduko barrutietan banatuko da eta izena emateko epea bihar irekiko da, apirilaren 23anEsperantzako STEAM Udalekuen kasuan maiatzaren 24an irekiko da.

Beste 2.350 plaza 6 eta 18 urte bitarteko adingabeentzako Udan primeran kirola eginez eta Campusa programetan eskainiko dira Artxanda, Txurdinaga, Errekalde eta San Ignazioko udal-kiroldegietan. Izena emateko epea maiatzaren 8an hasiko da abonatuentzat eta maiatzaren 10ean ez abonatuentzatUdan primeran kirola eginez programaren barruan 30 plaza gordeko dira dibertsitate funtzionala daukaten adingabeentzat.

Programazio honen helburu biak dira udako hilabeteetan familiei kontziliazio-premietan laguntzea eta neska-mutilei ondo pasatzeko, kirola egiteko, esperimentatzeko eta sozializatzeko aukera ematea.

Proba pilotua baxera berrerabilgarriarekin

Eguneko udalekuen lehen hiru asteetanIruarteta, Basurtu eta Esperantza zentroetan, familiei baxera berrerabilgarriaren multzo bat (platera, edalontzia eta mahai-tresnak) emango zaie. Tresna horiek mikrouhin-labean erabiltzeko modukoak dira, jatorri birziklatuko polipropilenoz egina egongo da eta ez du A Bisfenolik (BPA) edukiko. Umeek egunero eraman beharko dute udalekura, otorduetan erabiltzeko. Helburua hondakin gutxiago sortzea da, 2030erako Euskadiko Ekonomia Zirkularraren Estrategiaren helburuekin bat etorriz.

STEAM Udalekuak Esperantzan

Eusko Jaurlaritzaren 2030erako Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren esparruan, Esperantza ekipamenduak STEAM udalekuak eskainiko dizkie 9 eta 14 urte bitarteko 30 neska-mutikori, uztailaren 1etik 12ra, 9: 00etatik 16:00etara (bazkariarekin). Esperientzia dibertigarri baten bidez, robotikarekin, programazioarekin eta teknologia berriekin esperimentatuko dute. Eskaerak aurkezteko epea 2022ko maiatzaren 2tik 15era artekoa da.

Eguneko Udalekuak eta Goizeko Udalekuak

Eskaerak aurkezteko epea, 3-12 urteko umeentzat (2012tik 2020ra bitartean jaiotakoak), bihar irekiko da, apirilaren 23an, hilaren 29ra arte.Eskaria Bilboko Udalaren web-orrian egin daiteke, bai eta udalaren informazio-telefonoan ere: 010 / 944 010 010.

Programa ekainaren 24tik irailaren 6ra bitartean garatuko da, asteko txandetan, eta ordutegi malguarekin beti. Goizeko udalekuetan parte hartuz gero, ordutegia 9:30etik 13:30era izango da, sartzeko eta irteteko ordutegi malguarekin, 9:00etatik 9:30era eta 13:30etik 14:00etara. Eguneko udalekuen eskaintza aukeratzen bada, jantoki-zerbitzua eskaintzen da, 09:30etik 16:00etara, sarrera eta irteera malguarekin, 09:00etatik 9:30era eta 16:00etatik 16:30era. Familiek aste bat, bi edo hiru aukeratu ahal izango dituzte.

Udan Primeran Kirola Eginez

Hainbat kirol-modalitate eskaintzen ditu, eta 6 eta 13 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago. Guztira, 1.980 plaza eskainiko dira, eta horietatik 30 dibertsitate funtzionala duten adingabeentzat izango dira.Asteka egingo da ekainaren 24tik irailaren 6ra bitartean, 9:00etatik 14:00etaraArtxandako, Txurdinagako, Errekaldeko eta San Ignazioko kiroldegietan.

Izena asteka eman daiteke Bilbao Kirolaken webgunean eta kiroldegietan bertan, maiatzaren 8tik aurrera Bilbao Kirolak-en abonatuen kasuanmaiatzaren 10etik aurrera ez abonatuen kasuan. Interesa duten familiek nahi beste astetan egin dezakete inskripzioa. Plazak izena eman ahala esleituko dira.

Kirol egokituko jarduerak San Ignazioko kiroldegian egingo dira, ekainaren 24tik 28ra, uztailaren 1etik 5era, uztailaren 8tik 12ra, uztailaren 15etik 19ra eta uztailaren 22tik 26ra. Kirol egokituko 30 plazetako baten inskripzioa San Ignazioko kiroldegian egin daiteke.

Campusa

Udaleku horiek 4 kirol-modalitate eskaintzen dituzte: gimnastika erritmikoa, gimnastika artistikoa eta tranpolina, erraketa eta dantza modernoa.Izena asteka eman daiteke Bilbao Kirolaken webgunean eta kiroldegietan bertan, maiatzaren 8tik aurrera Bilbao Kirolak-en abonatuen kasuanmaiatzaren 10etik aurrera ez abonatuen kasuan.

Artxanda eta Errekaldeko kiroldegietarako autobus zerbitzua aurreikusten da, astean 20 euro gehiago ordainduta. Interesa duten familiek nahi beste astetan egin dezakete inskripzioa. Plazak izena eman ahala esleituko dira.