Gidatu bitartean gailu elektronikoen erabilera kontrolatuko du Bilboko Udaltzaingoak
Gidarien zein oinezkoen segurtasuna bermatu nahian, Bilboko Udaltzaingoak martxan jarriko du gidatu bitartean mugikorra, GPS nabigatzaileak eta beste gailu elektroniko batzuen erabilera kontrolatzeko kanpaina berri bat, astelehen honetatik hurrengo igandera arte indarrean egongo dena.
Ekimena Euskadiko Bide Segurtasun eta Mugikortasun Plan Estrategikoaren barruan dator, eta xedetzat du bide segurtasunerako arriskua dakarten jokabideak zuzentzea.
Adibidez, gauza ziurra da pertsona bat mugikorretik berba egiten badabil gidatu bitartean, ez dela ohartzen trafiko seinale eta adierazpenen % 40az, eta haren batez besteko abiadura gutxitu egiten dela % 12, eta edozein ustekaberen aurrean erreakzionatzeko ahala ere urritu egiten dela.
Nolanahi ere, telefonoz hitz egitea ez ezik, nork deitzen duen begiratzea, mezuak irakurtzea eta bidaltzea eta aplikazioak erabiltzea ere arriskutsua da. Azken batean, mugikorra erabiltzea -eskaintzen dituen aukera guztietako edozein- ez da bateragarria gidatzeko nahitaezko arreta iraunkorrarekin.
Arrisku-egoera bera gertatzen da soinua hartzeko edo erreproduzitzeko aparatuetara konektatutako entzungailuak erabiltzen direnean. Eta hori guztia bizikletak edo mugikortasun pertsonaleko ibilgailuak (patinete elektrikoak, esaterako) gidatzen dituzten pertsonei ere aplikatzen zaie.
Iaz, antzeko sei kanpainetan, Bilboko Udaltzaingoak 63 kontrol egin zituen, eta, horien ondorioz, 12.812 ibilgailu kontrolatu eta 162 salaketa jarri ziren (112 telefono mugikorra erabiltzeagatik eta 50 atzemandako beste arau-hauste batzuengatik).
Araudiaren aldaketa
Trafiko-istripuak ikertuz, gidatzean arreta galtzea oso garrantzitsua dela eta hori telefono mugikorra erabiltzen denean gertatzen dela zehaztu da. Hori da, hain zuzen ere, bide-segurtasunaren arloko jokabide gaitzesgarrienetako bat.
Hori dela eta, 2022ko martxotik aurrera, gidabaimenean puntu gehiago kenduko dira telefono mugikorra erabiltzen denean (gailua eskuarekin helduz), 6 puntu, hain zuzen ere.
Kaskoa erabiltzea derrigorrezkoa den ibilgailuetan, arau berriaren arabera, telefono mugikorra kaskoaren eta gidariaren buruaren artean doituta erabiltzen bada, 3 puntu kenduko dira.
Temas
Más en Bilbao
-
Una excavación buscará en las entrañas de la Basílica de Begoña los restos de la antigua Vecunia
-
Bilbao aplica medidas para atenuar el impacto de la nueva clasificación fiscal en los barrios más humildes
-
Los trabajadores de Bilbobus y la empresa se reúnen hoy jueves para desencallar el conflicto
-
Comienza el juicio por el robo de un bebé en el hospital de Basurto