Datorren ostiralean, martxoaren 1ean, hasi egingo da Musika-Música jaialdiaren edizio berria. Martxoaren 3ra bitartean, Euskalduna Jauregiak 70 kontzertu baino gehiago jasoko ditu, maratoi-formatuan eskainiko direnak, 45 minutu inguruko iraupeneko ikuskizunekin. Bada, ostiralean bertan, arratsaldeko 19:00etatik aurrera, Bilbao Orkestra Sinfonikoak (BOS) eta Bilboko Koral Elkarteak jaialdiaren irekiera kontzertua eskainiko dute Arriaga Antzokian. Bertan bi taldeek Jesús Guridiren “Eusko Irudiak” eta Modest Mussorgsky-k Maurice Ravel-en orkestrarako egindako “Cuadros de una exposición”-en bertsioa jorratuko dituzte. Dena, Lucas Macías-en zuzendaritzapean.

Auditoriumak eta 0B aretoak kontzertu sinfoniko eta koralak jasoko dituzte. Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Murtziako Orkestra Sinfonikoa eta Madrilgo Erkidegoko Orkestra Sinfonikoa Auditoriumeko oholtzara igoko dira. Bestalde, 0D aretoak Bayerische Kammerphilarmonie, Academy of St Martin in the Fields, Leipzig-eko Mendelsshon-en Ganbera Orkestra, Les Dissonances edo Sevilla-ko Orkestra Barrokoaren kontzertuak jasoko ditu, beste askoren artean.

0D aretoa ganbera kontzertuek beteko dute, Schumann, Bach, Telemann, Mozart, Haydn, Vivaldi, Beethoven, Chopin eta Enrique Granados bezalako konpositoreen musika ekarriko duten 20 kontzertu baino gehiagorekin. 0A aretoan, ordea, errezitalak izango dira, Ravel, Debussy edo Falla bezalako autoreen notekin.

Bestalde, 0C aretoak “Musika eta beste arte batzuen” inguruko mahai-inguru bat jasoko du larunbat goizean, César Coca-k moderatuta eta Miguel Ángel Martín Juan March Fundazioko musika-zuzendariarekin, Isabel Urrutia konpositorearen eta Isabel Villanueva biolin-jotzailearen partaidetzarekin.

Espazio hau “El Café de Chinitas”-en bilakatuko da Ensemble Galdós, Beatriz Lanza mezzosopranoa eta Iván Martín piano eta zuzendariaren kontzertuekin, Falla eta Lorca-ren musika interpretatuta.

Interprete gazteak “Kiosko” deituriko espazioan izango dira. Bertan, erkidego desberdinetako kontserbatorio eta musika heziketaren zentro askotako 700 interprete gazte izango dira.

Gune berean, gainera, Kantamundi programaren edizio berri bat izango da, Musika-Música Jaialdiak Bilboko Koral Elkartearekin 2022an martxan jarri zuen proiektua. Honek, Hiribilduko eskolen arteko koro-sare bat sortzea du helburu, Ikasleen gaitasun kognitiboak, afektiboak eta sortzaileak sustatuko dituzten kultura arteko sistemak sortzearen aldeko apustua eginda. Interprete eta konpositore profesionalek programa hau laguntzen dute.

Tradizio den moduan, zinemak ere bere atala izango du, ostiralean eta igande arratsaldean César Coca kazetariak eta Patricia Sojo musikologoak aurkeztutako bi sesiorekin.