Salgai Musika-Música jaialdirako sarrerak
Salgai daude dagoeneko martxoaren 1etik 3ra bitartean Euskalduna Jauregian 'Irudiak' izenburupean ospatuko den Musika-Música jaialdirako sarrerak. ‘La Perrera’ erakininean (Sabino Arana, 50) kokatutako Jaialdiaren egoitzan, Euskalduna Jauregiko lehiatilan eta Euskalduna Jauregiaren webgunean daude eskuragarri. Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainek aldez aurretik web-gunearen bidez erositako sarrerak jasotzeko bakarrik balioko dute.
Irakiera kontzerturako sarrerak Arriaga Antzokiko lehiatilan ere erosi daitezke eta, taldeentzako sarrerak (50 sarreratik gorako erosketak), 94 403 51 80 telefonoaren eta groups.euskalduna@gmail.com helbidearen bidez eskuratu daitezke.
70 kontzertu baino gehiagoko maratoia
Martxoan, musika berriro entzungo da Bilbon, ohiko maratoi formatuan, 70 kontzertu baino gehiagorekin hiru egunetan Euskalduna Jauregiko areto desberdinetan, aldi berean. Arriaga Antzokiak ostiralean, martxoak 1, 19:00etan, irekiera kontzertua jasoko du Bilbao Orkestra Sinfonikoaren eta Biboko Koral Elkartearen eskutik, Luis Macías-en zuzendaritzapean. Emanaldi honek, Jesús Guridiren “Eusko Irudiak” eta Modest Mussorgsky-k Maurice Ravelen orkestrarako egundako “Cuadros de una exposición” bezalako lanak landuko ditu.
Beethoven, Falla, Granados, Desbussy eta Ravel bezalako konpositoreen musikak irudi literarioak, Goya bezalako artisten margolanak eta naturako eszenak ekarriko ditu gogora.
Zinemak ere bere presentzia izango du Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoaren kontzertuekin, Leonard Bernsteinen musikarekin eta Bilboko Udal Bandarekin, izan ere, azken honek igandean M. Peetersen “Suite sobre las melodías de C. Chaplin” interpretatuko du, Antón Alcaldek “The pawnshop” (Mailegu-emailea) laguntzeko idatzitako soinu-bandarekin, Charles Chaplinen izen bereko filmaren proiekzioa lagunduta.
Programazioaren gehiengoa Euskalduna Jauregian garatuko da, martxoaren 1, 2 eta 3an, areto desberdinetan egingo diren eta 45 minutu inguruko iraupena izango duten kontzertuekin.
Adutoriumak eta 0B aretoak kontzertu sinfonikoak eta koralak jasoko dituzte. Bilbao Orkestra Sinfonikoa, Euskadiko Orkestra, Nafarroako Orkestra Sinfonikoa, Galiziako Orkestra Sinfonikoa, Gaztela eta Leongo Orkestra Sinfonikoa, Murtziako Eskualdeko Orkestra Sinfonikoa eta Madrilgo Erkidegoko Orkestra igoko dira Auditoriumeko oholtzara. 0D aretoak, berriz, Bayerische Kammerphilarmonie, Academy of St Martin in the Fields, Leipzigeko Mendelsshon Ganbera Orkestra, Les Dissonances edo Sevillako Orkestra Barrokoaren kontzertuak hartuko ditu, besteak beste.
Ganbara kontzertuak eta ibilbide esanguratsuko artisten errezitalak, aldi berean, Esukaldunako areto desberdientan entzungo dira eta, interprete gazteak, “Kiosko” deituriko espazioan egongo dira.
Sarreren salmenta
Euskalduna Jauregiko lehiatilan: astelehenetik larunbatera, 12:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Euskalduna Jauregiaren webgunean. Kutxabankeko zerbitzu anitzeko kutxazainek aldez aurretik web-gunearen bidez erositako sarrerak jasotzeko BAKARRIK balioko dute.
Jaialdiaren egoitzan, ‘La Perrera’ eraikinean (Sabino Arana, 50): astelehenetik ostiralera, 12:00etatik 17:00etara, otsailak 29ra arte (ordainketa txartelarekin soilik)
Irekiera kontzerturako sarrerak Arriaga Anztokiko lehiatilan ere eskuratu ahal izango dira: astelehen, astearte, larunbat eta igandetan, 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 19:00etara, eta asteazken, ostegun eta ostiraletan, 11:30etik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara.
Taldeentzako salmenta esklusiboa (50 sarrera baino gehiagoko erosketak): 94 403 51 80 telefonoaren bidez edo groups.euskalduna@gmail.com
Sarreren salneurriak hauek izango dira:
- Arriaga Antzokia eta Euskalduna Jauregiko Auditoriuma: 13 euro
- 0B aretoa: 11 euro
- Gainontzeko aretoak: 8 euro
- “Kiosko”rako sarrera esklusiboak: 4 euro
Temas
Más en Bilbao
-
El original reto de un influencer bilbaino para Aste Nagusia: encontrar latas con dinero escondido
-
Risas, malabares y flores: Bilbao enciende la cuenta atrás para Marijaia
-
Siete consejos para disfrutar del Día de la Virgen de Begoña pese al calor
-
Esta es la programación de Moskotarrak para esta Aste Nagusia