Síguenos en redes sociales:

Kulturak protagonismoa hartuko du Bilbon datorren astean

Arte eszenikoak, musika, literatura, erakusketa, euskal folklorea... Bilboko Udalak adin eta gustu guztietarako kultur-egitaraua prestatu egin du datorren asterako. Hala, astelehen honetatik igandera bitartean, bilbotarrek doako hainbat ekintzaz gozatu ahal izanngo dute uriko zenbait espaziotan. Hau da egitarau osoa:

Arte eszenikoak

Bilboko Zirkuitua

Bizkaiko hiriburuko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena da. Programa hau aukera bat da sortzaile eta antzerki-talde berriek beren lanak ikusleen aurrean antzeztu eta antzezteko aukera izan dezaten.

  • Otsailak 22, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia. Carmen - Nódulos Teatro
  • Pertsonaiak antzezpenen bukle batean harrapatuta daude, Carmen operaren estreinaldiarekin hasi zena, 1875ean. Historia beste behin bizitzeko prest daude, beraz, baina oraingoan zerbaitek zikloa apurtuko du eta pertsonaiek gogoeta bat egingo dute, buklean jarraitu nahi duten, destino tamalgarriak eskainiko diena jakinik, edo gurpil zorotik irten, libre izateko. Aldatuko ote da historia? Aukeratu daiteke? Zer da desiratzen duguna? Eta nola desiratzen dugu? Amodio erromantikoaren inplikazio zaharrek, oraindik ere indarrean daudenek, askatasunaren ideia bera zalantzatan jarriko dute, Carmenek eta Don Josék hezurmamitutako elkarrizketa honetan.

Deustualdeko Klown Jaialdia 

Clowna, pailazoen artea, adin guztietako pertsonei hurbiltzea du helburu.

  • Otsailak 21, 19:00etan. Deustuko Udaltegian. Traqueteo - Señor Stets
  • Musikaria sartzen da, janzten da eta instrumentuak hartzen ditu. Multi-instrumentista, eta erritmo eta melodien malabarista. Jazzaren klasikoak, hainbat folklore eta bere kantuak torturatzen ditu dena aldi batean jotzean tematuta dagoen pertsonaia honek, hori lortzeko etengabeko borroka batean. Egoera honetan, batzuetan instrumentuek nahi dutena egiten dute, halabeharrez!
  • Otsailak 23, 18:00etan. San Inazio - Ibarrekolanda Udaltegietan. Baserrian - Potxin - Patxin
  • Potxin - Patxin artistak baserrira egun pasa doaz eta, bide batez, ikusleak ere bertan senti arazi nahi dituzte. Une oro erne eta adi egongo da ikuslea. Mendi, baso, zelaiek ematen digutenarekin ondo pasatuz ikastea du helburu saio honek. Animalien lagun izaten eta bakean uztearen garrantzia ikasiko dugu. Eta jolastuz baserriko eginkizunetan parte hartuko dugu.

Erakusketak

Expodistrito

Aldi baterako erakusketen zikloa da, eta hainbat auzotako Udaltegietan honako aukera hauek eskaintzen jarraitzen du:

Aste osoan

  • Santutxuko Udaltegian - Asun Martínez Ezketa - India andre-izena da
  • “Argazki proiektu hau Anantapurren egindako egonaldiaren emaitza da. Andreen aldeko omenaldia izatea du helburu, euren buruak ahaldundu eta munduan dagokien tokia betetzeko borrokatzen diren andreen aldeko omenaldia. Zortea eta pribilegioa da emakume horiek ezagutu izana, argazkiak atera ahal izatea. Eta haiekin aldatu”.
  • La Bolsa Udaltegian - Juan Armentia - Tokio. Asfalto y pódium
  • Zuri-beltzeko eta koloreetako argazki-erakusketa. Argazkiok kirol paraolinpikoa eta Tokioko kaleak erakusten dituzte 2020+1eko Jokoetan, pandemia garaiko egoera zailean.
  • Errekaldeko Udaltegia - José Vázquez, María Carmen Vázquez Varela - Bilbao bi erliebetan
  • “Aita-alaba bi gara, sortzearen atsegina betidanik konpartitu dugunak. Nire aitaren pasioa zura da. 88 urte dituela, baserrien, ermiten, elizen eta Bizkaia Zubiaren maketak egiten jarraitzen du. Nire aldetik, pinturak bizi nau. Bizkaiko paisaiak, lekuak eta txokoak margotzea gustatzen zait, bereziki Bilbokoak”.
  • San Inazioko - Ibarrekolandako Udaltegian - Iñaki Ortiz Viota - Gure eguneroko argia
  • Iñaki Ortiz “Orviot” margolari bilbotarrak bere azken obrak aurkezten dizkigu, margo akrilikoz eginak. Haietan, kolore-orbainak dira protagonista, behatzailearen begiradan konbinatuz eta kode esanguratsuak eratuz, zeintzuetan espazioa eta sakontasuna erakusten dizkigun argia islatuta ikusten baitugu. Bere estilo inpresionista espresiboarekin eta pintzelada intentsuarekin, eguneroko eta gertuko paisaiak, naturalak eta urbanoak, definitzen ditu. Harrapatutako momentuaren berezitasunaren argi apartekoa antzematen du.
  • Otxarkoagako Udaltegian - Bizitegi - Kamera martxan tratu onaren alde
  • Lan hau zenbait ikastetxe eta unibertsitatetako ikasleek egindako argazki-lehiaketa baten barruan kokatzen da. Erakusketa genero-berdintasunari buruzkoa eta indarkeria matxisten kontrako borrokari buruzkoa da. Aurretik, Zenbatu antzerki komunitarioko taldeak antzeztutako “¿Quién manda aquí?” izeneko antzezlana.
  • Abandoko Udaltegia - Felisa Urraca - Natura bizia
  • Artista honen obrak erakusten digun bildumak elkarreragin sakona dauka naturarekin eta haren elementuekin. Alde espirituala, indarra, kolorea eta poesia batzen diut, sormen handiz. Elementu natural eta bizigabeen joko bat erakusten du, eta egileak bizia ematen die.

Musika

Betiko Musika 

Programa honek Otxarkoaga auzoko Udaltegira musika estilo ezberdinetako sei kontzertu eramango ditu, helduei zuzendutakoak eta sarrera librea dutenak.

  • Otsailak 24, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegian. Masiompa
  • Hirukote honek melodia bizien aldeko apustua egiten du. Bi hamarkadatan musika arloko esplorazioan eta arkeologian jardun ondoren, hogeita hamar kantu eskaintzen dizkigute, ahotsaz, gitarraz, baxuaz, perkusioaz eta harmonikaz. Cumbia, rumba, funka, popa jorratzen dituzte, aberastasun musikal handiaz.

Bilbao Distrito Jazz

Programa hau Bilbaina Jazz Cluben laguntzarekin antolatu da, eta hiriko auzoetara hurbiltzen ditu kontzertuak, generoan erreferentzia diren artistekin, askotariko, egungo eta kalitatezko proposamenekin.

  • Otsailak 23, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegian. Quartet - Tony Glausi
  • Konpositore bikaina eta AEBetako tronpeta-jotzaile aparta da Tony Glausi, eta hainbat sari eta goraipamen jaso ditu. Gainera, inprobisatutako musika beltzaren tradizio sakonean aditua da. Pop-inprobisazioak eta R&B-ren eragina duten melodiak integratzen ditu, iturri askotan inspiratuta. Hala ere, Glausik ez du inoiz ahazten artista modura daukan ikuspegia.

Literatura

Bidebarrieta Kulturgunea

Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatzeko eta sustatzeko guneak, honako hitzordu hauek hartuko ditu aste honetan:

  • Otsailak 20, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusian. Juan Gómez Bárcena eta Juan Manuel Gil idazleek “Eztabaidak literaturarekin XXI. mendean” zikloaren “El tiempo vivido y el tiempo imaginado” izenburupeko topaketa berri batean parte hartuko dute Elena Sierra kazetariak moderatuta.
  • Otsailak 21, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusiak Karmele Jaioren “Amor Capital” liburuaren aurkezpena hartuko du, eta bertan izango da Elena Sierra kazetaria.
  • Otsailak 22, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusiak “Gaurkotasunarekiko Topaketak” zikloarean “Guerra de Gaza. ¿Miedo al contagio?” izenburuko saio berri bat hartuko du. Bertan izango da Eugenio García Gascón kazetaria eta Dani Álvarezek eta Mikel Reparazek moderatuko dute topaketa.

Euskal Folklorea

Dantza Plazetan

Ekimen honekin, Bilboko plazak eta kaleak tradiziorik handieneko kultur programetako bat jasoko dute. Programa honen helburu nagusia euskal folklore herrikoia indartzea eta balioestea da, erromeriak, dantza-alardeak, erraldoien desfileak eta kalejira eginez plaza publikoetan.

  • Otsailak 24, 20:00etan, Erromeria Santiago Plazan Salbatzaile Dantza Taldearekin

Dantzaldiak

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin.

  • Otsailak 25, Casillako Pabelioian, 18:00etatik 21:00etara. Dantza Alai Orkestra.