Bilboko Udalak kultur-ekintza ugari eskainiko ditu datorren astelehenetik igandera bitartean. Hala, otsailaren 12tik 18ra bitartean erakusketez, musika-ikuskizunez eta beste hainbat ekintzez gozatu ahal izango dugu Bilbon. Hau da egitarau osoa:

Arte eszenikoak

Bilboko Zirkuitua Bizkaiko hiriburuko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena da. Programa hau aukera bat da sortzaile eta antzerki-talde berriek beren lanak ikusleen aurrean antzeztu eta antzezteko aukera izan dezaten.

  • Otsailak 15, 19:00etan. Altamira Udaltegia. Lo que me sale de la concha - Heyoka Clown
  • Gaiako Utreiak uste du zientzialaria eta magoa dela. Ikuskizun bat sortuko du, jendeari munduaren sorrera erakusteko. “Jainkoa ez zen lanperna, maskorra baino”. Haren magia dorpe eta inperfektuak pentsaraziko digu gure gizatasun inperfektuaren barnean geure burua bere horretan onartzearen perfekzioa dagoela.

Deustualdeko Klown Jaialdia clowna, pailazoen artea, adin guztietako pertsonei hurbiltzea du helburu.

  • Otsailak 14, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. Sinclownizatuko igeriketa - Compañía Niumpaloal’arte
  • Rio de Janeiroko Joko Olinpikoak hurbil daude, eta Tucumunzaniako “Igeriketa sinCLOWNizatuko” talde olinpikoa prest dago Brasilgo txartela emango dion sailkapen-proba egiteko. Antzezlan zoro eta dibertigarria da, clowna eta gorputz-mimoa baliatzen dituena. Bikote honek asko du esateko, hitzik erabili ez arren. Joko Olinpikoetaranzko bidaian, igerilari bikote honek abentura mordoa izango du: tribu indigena batek eraso egingo die, bizirik dauden eskuen kontra borrokatuko dira, ezerezetik musika sortuko dute, ekaitz bitxiak ikusiko dituzte, Broadwaykoak izan litezkeen koreografiak, amodio-eszenak… Niumpaloal´Arte zigilua izango duten beste istorio askoren artean, zeinetan obra dinamiko eta original bat ikusiko dugun. Publikoak ere asko izango du esateko.
  • Otsailak 16, 18:00etan. San Inazio eta Ibarrekolanda Udaltegietan. Party Time - Cía Bergamotto
  • “Party Time” ikuskizunak aitatasunaren mundura bidaiatzera gonbidatzen gaitu; oro har, zaintzen mundura. Gepettok bat-batean txotxongilo bati esker aita izatea zer den deskubritu zuen bezala, Bergamotto clownak bere peluxezko hartz maitagarriarekin dituen bizipenak kontatuko dizkigu. Abentura zirraragarriak izango dituzte biek.

Erakusketak

Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloa da, eta hainbat auzotako Udaltegietan honako aukera hauek eskaintzen jarraitzen du:

Aste osoan

  • Otsailaren 13ra arte Begoñako Udaltegian eta otsailak 15etik aurrera Santutxuko Udaltegian - Asun Martínez Ezketa - India andre-izena da
  • “Argazki proiektu hau Anantapurren egindako egonaldiaren emaitza da. Andreen aldeko omenaldia izatea du helburu, euren buruak ahaldundu eta munduan dagokien tokia betetzeko borrokatzen diren andreen aldeko omenaldia. Zortea eta pribilegioa da emakume horiek ezagutu izana, argazkiak atera ahal izatea. Eta haiekin aldatu”.
  • Otsailaren 13ra arte Santutxuko Udaltegian eta otsailak 15etik aurrera La Bolsako Udaltegian - Juan Armentia - Tokio. Asfalto y pódium
  • Zuri-beltzeko eta koloreetako argazki-erakusketa. Argazkiok kirol paraolinpikoa eta Tokioko kaleak erakusten dituzte 2020+1eko Jokoetan, pandemia garaiko egoera zailean.
  • Errekaldeko Udaltegia - José Vázquez, María Carmen Vázquez Varela - Bilbao bi erliebetan
  • “Aita-alaba bi gara, sortzearen atsegina betidanik konpartitu dugunak. Nire aitaren pasioa zura da. 88 urte dituela, baserrien, ermiten, elizen eta Bizkaia Zubiaren maketak egiten jarraitzen du. Nire aldetik, pinturak bizi nau. Bizkaiko paisaiak, lekuak eta txokoak margotzea gustatzen zait, bereziki Bilbokoak”.
  • Otsailaren 13ra arte San Frantziskoko Udaltegian eta otsailak 15etik aurrera San Inazioko - Ibarrekolandako Udaltegian - Iñaki Ortiz Viota - Gure eguneroko argia
  • Iñaki Ortiz “Orviot” margolari bilbotarrak bere azken obrak aurkezten dizkigu, margo akrilikoz eginak. Haietan, kolore-orbainak dira protagonista, behatzailearen begiradan konbinatuz eta kode esanguratsuak eratuz, zeintzuetan espazioa eta sakontasuna erakusten dizkigun argia islatuta ikusten baitugu. Bere estilo inpresionista espresiboarekin eta pintzelada intentsuarekin, eguneroko eta gertuko paisaiak, naturalak eta urbanoak, definitzen ditu. Harrapatutako momentuaren berezitasunaren argi apartekoa antzematen du.           
  • Otsailaren 13ra arte Catañoseko Udaltegian eta otsailak 15etik aurrera Otxarkoagako Udaltegian - Bizitegi - Kamera martxan tratu onaren alde
  • Lan hau zenbait ikastetxe eta unibertsitatetako ikasleek egindako argazki-lehiaketa baten barruan kokatzen da. Erakusketa genero-berdintasunari buruzkoa eta indarkeria matxisten kontrako borrokari buruzkoa da. Aurretik, Zenbatu antzerki komunitarioko taldeak antzeztutako “¿Quién manda aquí?” izeneko antzezlana.
  • Abandoko Udaltegia - Felisa Urraca - Natura bizia
  • Artista honen obrak erakusten digun bildumak elkarreragin sakona dauka naturarekin eta haren elementuekin. Alde espirituala, indarra, kolorea eta poesia batzen diut, sormen handiz. Elementu natural eta bizigabeen joko bat erakusten du, eta egileak bizia ematen die.

Musika

Bilbao Distrito Jazz. Programa hau Bilbaina Jazz Cluben laguntzarekin antolatu da, eta hiriko auzoetara hurbiltzen ditu kontzertuak, generoan erreferentzia diren artistekin, askotariko, egungo eta kalitatezko proposamenekin.

  • Otsailak 16, 19:00etan. Begoñako Udaltegian. Ainara Ortega & Joaquín Chacón
  • Ainara Ortega abeslariaren eta Joaquín Chacón gitarra-jolearen eskutik, binakako proiektu honek, talde intimoa, ezohikoa eta hauskorra bezain zorrotza, jazzaren soinu-unibertsoko konpositore handiak ohoratzen dituen errepertorio mimatu bat ekartzen digu (Billy Strayhorn, Cole Porter, Jerome Kern, Michel Legrand, etab.). Oraingo honetan, bi musikariek aurrez aurre “hitz egingo” dute, tradizioa eta sormen-askatasuna errespetatzen dituen elkarrizketan.

Literatura

Bidebarrieta Kulturguneak, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatzeko eta sustatzeko guneak, honako hitzordu hauek hartuko ditu aste honetan.

  • Otsailak 12, 18:30ean, Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusian Darwin Eguna egingo da bi hitzordu ezberdinetan: alde batetik Conchi Lillo Delgadoren neurozientzietan doktoreduna eta Salamancako Biologia fakultatean irakaslearen “Una mirada a la evolución”; eta bestalde, Giza Eboluzioan espezializatua den Asier Gómez Olivencia doktorearen “¿Qué tal neandertal? Nuevos datos sobre un viejo conocido?”.
  • Otsailak 13, 19:00etan, Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusian Eduardo Mendoza idazlearen “Tres enigmas para la organización” liburuaren aurkezpena egingo da Idoia Jauregi kazetariarekin batera.
  • Otsailak 14, 19:00etan Bidebarrietako Liburutegiaren Areto Nagusian César Pérez Gellida idazlearen eta Nadal Saria 2024 irabazlearen “Bajo tierra seca” liburuaren aurkezpena egingo da Txema Gutiérrez kazetariarekin batera.

Euskal folklorea

Dantza Plazetan ekimenarekin, Bilboko plazak eta kaleak tradiziorik handieneko kultur programetako bat jasoko dute. Programa honen helburu nagusia euskal folklore herrikoia indartzea eta balioestea da, erromeriak, dantza-alardeak, erraldoien desfileak eta kalejira eginez plaza publikoetan.

  • Otsailak 16, 19:30ean, Actuación itinerante en Santutxu con Gaztedi Dantzari Taldea.
  • Otsailak 17, 11:30ean, Pasacalles de gigantes en San Inazio con Ondalan Erraldoien Konpartsa.
  • Otsailak 17, 19:00etan, Danzas de Carnaval en Basurto con Beti Jai Alai Dantzari Taldea.

Dantzaldiak

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin.

  • Otsailak 18, Casillako Pabelioian, 18:00etatik 21:00etara. Jamaika Orkestra.