Astero bezala, Bilboko Udalak ezagutzera eman du aste honetan urian garatuko diren kultur ekimenen egitaraua. Hala, astelehen honetatik igandera bitartean, arte eszenikoak, erakusketak, musika, euskal folklorea eta dantzaldiak izango dira protagonistak BIlbon. Hau da programazio osoa:

Arte eszenikoak

Bilboko Zirkuitua Bizkaiko hiriburuko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena da. Programa hau aukera bat da sortzaile eta antzerki-talde berriek beren lanak ikusleen aurrean antzeztu eta antzezteko aukera izan dezaten.

  • Otsailak 8, 19:00etan. Solokoetxe Institutua. La madre pasota + Mujer sola - Libélula Teatro
  • La madre pasota de Darío Fo. Emakume langile eta modernoa. Maite-maite duen semeari dedikatu dio bizitza, senar matxista bat pairatuz. Pertsona oso berezi bati kontatuko dio bere askapena.
  • La mujer sola de Darío Fo. Etxekoandre bat etxean dago harrapatuta, ase gabeko bizitza batean. Auzokide bat ikusten du leihoan, eta miseriaz betetako bizitza kontatzen dio. Miseria horiek normaltzat jotzen ditu, emakume izatearekin datozenak, emakume guztiei berdina gertatzen zaielakoan.

Deustualdeko Klown Jaialdia clowna, pailazoen artea, adin guztietako pertsonei hurbiltzea du helburu.

  • Otsailak 7, 19:00etan. Deustuko Udaltegia. Lubert - Inda Pereda
  • Adanek eta Evak Edengo lorategiak zapaldu aurretik, Jainkoak plan bat zeukan… Ezagutu ezazu Lubbert Dash, lurreko gizakiaren lehenbiziko zirriborroa. “Lubbert”-ek Paradisuaren ateak irekiko dizkigu eta sartzera gonbidatuko gaitu. Lorategian egiten duen bidaian bere burua eta mundu berria deskubrituko ditu. Bere alde sendoak, ahulguneak eta premiak ezagutuko ditu: horiek jolas bukaezin batera eramango dute, pertsonaia xelebrez betetako alegiazko munduak esploratzeko, egoera zentzugabeekin eta irudi surrealistekin.

Erakusketak

Expodistrito aldi baterako erakusketen zikloa da, eta hainbat auzotako Udaltegietan honako aukera hauek eskaintzen jarraitzen du:

Aste osoan

  • Begoñako Udaltegia - Asun Martínez Ezketa - India andre-izana da
  • “Argazki proiektu hau Anantapurren egindako egonaldiaren emaitza da. Andreen aldeko omenaldia izatea du helburu, euren buruak ahaldundu eta munduan dagokien tokia betetzeko borrokatzen diren andreen aldeko omenaldia. Zortea eta pribilegioa da emakume horiek ezagutu izana, argazkiak atera ahal izatea. Eta haiekin aldatu”.
  • Santutxuko Udaltegia - Juan Armentia - Tokio. Asfaltoa eta podiuma
  • Zuri-beltzeko eta koloreetako argazki-erakusketa. Argazkiok kirol paraolinpikoa eta Tokioko kaleak erakusten dituzte 2020+1eko Jokoetan, pandemia garaiko egoera zailean.
  • Errekaldeko Udaltegia - José Vázquez, María Carmen Vázquez Varela - Bilbao bi erliebetan
  • “Aita-alaba bi gara, sortzearen atsegina betidanik konpartitu dugunak. Nire aitaren pasioa zura da. 88 urte dituela, baserrien, ermiten, elizen eta Bizkaia Zubiaren maketak egiten jarraitzen du. Nire aldetik, pinturak bizi nau. Bizkaiko paisaiak, lekuak eta txokoak margotzea gustatzen zait, bereziki Bilbokoak”.
  • San Frantziskoko Udaltegia - Iñaki Ortiz Viota - Gure eguneroko argia
  • Iñaki Ortiz “Orviot” margolari bilbotarrak bere azken obrak aurkezten dizkigu, margo akrilikoz eginak. Haietan, kolore-orbainak dira protagonista, behatzailearen begiradan konbinatuz eta kode esanguratsuak eratuz, zeintzuetan espazioa eta sakontasuna erakusten dizkigun argia islatuta ikusten baitugu. Bere estilo inpresionista espresiboarekin eta pintzelada intentsuarekin, eguneroko eta gertuko paisaiak, naturalak eta urbanoak, definitzen ditu. Harrapatutako momentuaren berezitasunaren argi apartekoa antzematen du.
  • Castañoseko Udaltegia - Bizitegi - Kamera martxan tratu onaren alde
  • Lan hau zenbait ikastetxe eta unibertsitatetako ikasleek egindako argazki-lehiaketa baten barruan kokatzen da. Erakusketa genero-berdintasunari buruzkoa eta indarkeria matxisten kontrako borrokari buruzkoa da. Aurretik, Zenbatu antzerki komunitarioko taldeak antzeztutako “¿Quién manda aquí?” izeneko antzezlana.
  • Abandoko Udaltegia - Felisa Urraca - Natura bizia
  • Artista honen obrak erakusten digun bildumak elkarreragin sakona dauka naturarekin eta haren elementuekin. Alde espirituala, indarra, kolorea eta poesia batzen diut, sormen handiz. Elementu natural eta bizigabeen joko bat erakusten du, eta egileak bizia ematen die.

Musika

Betiko Musika programak Otxarkoaga auzoko Udaltegira musika estilo ezberdinetako sei kontzertu eramango ditu, helduei zuzendutakoak eta sarrera librea dutenak.

  • Otsailak 10, 19:00etan. Otxarkoagako Udaltegia
  • Tenor batek bere musika-talde lirikoa utzi du, bakarka zortea probatzeko. Baina ez du espero bere taldekideak atzetik etorriko zaizkiola errieta egitera eta guztiak bere ikuskizun berrian sartzen behartzera.

Bilbao Distrito Jazz. Programa hau Bilbaina Jazz Cluben laguntzarekin antolatu da, eta hiriko auzoetara hurbiltzen ditu kontzertuak, generoan erreferentzia diren artistekin, askotariko, egungo eta kalitatezko proposamenekin.

  • Otsailak 9, 19:00etan. Errekaldeko Udaltegia. Elixir-Mula Vol 3
  • Elixir da Mularen hirugarren diskoa. Ibilbide bikaineko boskote honen burua da Pep Mula Bartzelonako bateria-jotzailea, Kataluniako jazz-eszenako ohiko kidea, hainbat musikarirekin lan egiteko aukera izan duena.

Euskal folklorea

Dantza plazetan ekimenarekin, Bilboko plazak eta kaleak tradiziorik handieneko kultur programetako bat jasoko dute. Programa honen helburu nagusia euskal folklore herrikoia indartzea eta balioestea da, erromeriak, dantza-alardeak, erraldoien desfileak eta kalejira eginez plaza publikoetan.

  • Otsailak 10, 17:00etan, Dantza poteoa eta erromeria Peñaskaleko kaleetan Batasuna Arraizbide Dantza Taldearekin.

Dantzaldiak

Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin.

  • Otsailak 11, Casillako Pabelioian, 18:00etatik 21:00etara. Maran Orkestra.