Urtero bezala, dagoeneko tradizionala den Bilbainaden Gala jasoko du aurten ere bai Arriaga Antzokiak. Sarrerak gaur jarriko dira salgai, bi euroko prezio silbolikoan. Ekitaldia datorren igandean, abenduaren 17an, ospatuko da, goizeko 11.30etik aurrera.

Joseba Solozabalek eta Yaiza Arrizabalagak aurkeztutako gala honetan, bertaratzen direnek Bilbori buruzko konposizio berriez gozatzeko aukera izango dute, ekitaldiaren egunean Arriaga Antzokian salgai egongo den Bilbainadas 2023 CDan bilduta.

Bilduko den dirua La Cuadri del Hospi elkartera bideratuko da, haurren minbizia humanizatu, sozializatu eta ikertzeko eta hezur-muinaren dohaintza zabaltzeko gurasoen elkartera.

Ekitaldian Bilboko bilbainada talde ezagunenek parte hartuko dute, eta diskoa grabatuko dute ere. Bilduma 10 eurotan jarriko da salgai eta Udal Liburutegien Sarean mailegatzeko moduan egongo da. 2023ko Bilbainada Lehiaketako hamar abesti irabazleak biltzen ditu, Bilboko bilbainada talde ezagunenetako batzuek interpretatuak.

Aurten, Euskarazko Bilbainada Onenaren Saria Alberto Núñezen “Goazen Arriagara!”, eta Gaztelaniazko Bilbainada Onenaren Saria Josune Barroetaren “Aquellas Siete Calles!” abestiarentzat izan da.

Gainera, zortzi akzesit ere eman dira:

  • “Pasear por Bilbao”, Manuel Arroyorena
  • “Belaunaldi berri bat”, Xabier Rementería eta Roberto Gutiérrez de Rozasena
  • “Historia de la Plaza Nueva”, Ángel María Gorostidirena
  • “Garrapiñadas de Indautxu”, Aurelio Marroquín eta Markos Basterretxearena
  • “Kanpoko bilbotarra”, Juan Carlos Arzamendi eta Aintzane Arzamendirena
  • “Soka-Ría”, Juan Carlos Arzamendirena
  • “¡A las bilbainadas!”, Alberto Núñezena
  • “Gure Tourra”, Josune Barroetarena

Bilboko historia

Bilbainada lehiaketa, urteen poderioz, hiriko gaurkotasuna errepasatzen duten abestien bilduma bihurtu da. Gai horiek Bilboko historia kontatzen dute, bere arkitektura-lanetan, garraiobideetan, erakundeetan edo pertsonaiarik esanguratsuenetan oinarrituta.

Lehiaketa honen bidez, Udalak, Radio Nervión eta Telebilbaoren laguntzarekin, musikaren sorkuntza sustatu nahi du, jai-espirituari eta abesti herrikoiaren tradizioari eutsi bilbainaden eskutik.