Astero bezala, Bilboko Udalak kultur-ekintza ugari eskainiko ditu datorren astean. Dagoeneko ohikoak diren Bilboko Zirkuitua edota Expodistrito ekimenei Bidebarrieta Kulturguneak jasoko duen Manuel Jaboisen liburu berriaren aurkezpena batuko zaio. Hauek dira urian astelehenetik igandera bitartean egingo diren ekintza guztiak:
Arte eszenikoak
Bilboko Zirkuitua
Bizkaiko hiriburuko eta inguruko antzerki taldeen jarduera sustatzen duen udal ekimena da. Programa hau aukera bat da sortzaile eta antzerki-talde berriek beren lanak ikusleen aurrean antzeztu eta antzezteko aukera izan dezaten.
- Azaroak 30, 19:00etan. San Frantziskoko Udaltegian. Luna Llena - ¡Porque me oprime el corsé!
- “Ze berri? Zaharrak berri!” dio atsotitzak, eta arrazoia du. ¡Porque me oprime el corsé!, trenez egindako bidaia bat da, gure amen eta amonen oroimen femeninoan barrena, zeintzuei batzuetan errukiz begiratzen baitiegu, uste dugulako ez zirela ez zoriontsuak, ez askeak izan. Batzuetan pentsatu nahi izaten dugu oraina gaur egin dugula, agian duela egun pare bat, eta ahaztuta geratzen dira emakumeok atzo egin genituen lan horiek. Bidaia dibertigarri bat proposatzen dizuegu, gure harrokeriak isildutako emakume apalen oroitzapen argizko eta itzalezkoetan barrena. Emakumeok emaztearena eta amarena baino ez genuela egiten? Igo trenera eta utzi antzerkiaren triki-trakari lan egiten. Ah, eta askatu kortsea!
Erakusketak
Expodistrito
ldi baterako erakusketen zikloa da, eta hainbat auzotako Udaltegietan honako aukera hauek eskaintzen jarraitzen du aste osoan:
- San Frantzikoko Udaltegia - Bizkaiko Eskultoreak - Burdinezko Lurra
- Burdinaren, zuraren eta harriaren lurraldea; eskultura solidoa, soilaren eta sendoaren lurraldea, baina baita munduari eta garai berriei irekia ere. Hori dela eta, Bizkaiko hogeita hamar eskultore baino gehiagok beren sorkuntzak, hizkuntza berrituak dituzten lan berriak, material eta estilo berriak aurkezten dute.
- Santutxuko Udaltegia - Miren Ruiz Bonaetxea - Retratos de lo efímero - Urmargoa
- Baliteke egun guztiak onak ez izatea... baina egun guztietan dago zerbait ona. Une, instant batzuk daude, edertasun handiz beteak. “Pintura gozatzen dut, abstraitu egiten naiz berarekin, une txarrak ahaztarazten dizkit eta zoriontsu sentiarazten nau. Zuen gustukoa izatea espero dut”, dio artistak.
- Castañoseko Udaltegia - Carsarte - Arte digitala
- Carsarte pintura eta arte digitaleko lehiaketa bat da, artearen eta teknologiaren arteko harreman artistikoa sustatzea helburu duena. Erakusketa honetan, saritutako 3 lanak eta epaimahaiak hautatutako beste 7 erakusten dira.
- San Ignazio - Ibarrekolandako Udaltegia - Andoni Lubaki - Aro Berriko Guda Zaharra – Argazkigintza
- Urretxu, 1982. Argazkilari independentea, ezaguna dena mundu osoko gatazka-eremuei buruzko erreportajeak egiten dituelako; komunikabide garrantzitsuetan argitaratzen ditu bere lanak eta hainbat sari lortu ditu. 2014az geroztik, aldian-aldian Ukrainara joaten da, eta zuri-beltzeko argazkien erakusketa hau sortu du, gatazka giza ikuspegitik kontatzeko. Bere lanak egungo egoeraren irakurketa kritikoa egiteko balio du.
- Otxarkoagako Udaltegia - Isidoro Cereceda Grijalba. Rincones De Una Isla. Acuarela sobre fotografía a blanco y negro
- Isidoro Cerecedak, irudi publizitarioan, erretratuan eta paisaian aditua, Kubari buruzko argazki proiektu hau aurkezten du. Karibeko uharteko paisaien kontraste handiek kromatismo berezi eta erakargarria hartzen dute erabilitako teknikarekin.
- Otxarkoagako Udaltegia - Ruben Gómez Arroyo- Argazkigintza
- Argazkilari gazte honek leku ezkutuekiko eta misteriotsuekiko grina erakusten digu; xehetasunak eta fauna erakusten dizkigu, gure irudimenarekin jolastuz. Kolore deigarrien eta tonu ilunagoen arteko kontrasteak sentsazio eta ilusio optikoen mikrokosmos batean murgiltzen gaitu.
- Begoñako Udaltegia - Begoña Sánchez Urbaneta - Nalu Aloha - Arte naturan
- Erakusketa honen bidez, artistak ongietorria eman eta ikusleak elementu naturalak dituen marrazkien eta materialen olatu sentsorial batean murgildu nahi ditu.
- Errekaldeko Udaltegia - Amaia Hernández Barcena - Airea – Argazkigintza
- “Erakusketak bi aldi ditu”, dio artistak, “Lehena etxean sartuta dago, eta eguneroko bizitzako istorioak modu sortzaile eta dibertigarrian bihurtzeko erronka du. Argazki horiek formatu txikian eta lauki-formatuan aurkezten dira, konfinamenduaren metafora gisa. Bigarren aldia naturara irtetea da, pasealekuetara, itsasora eta AIRERA ateratzea, letra larriz: argazki handituak eta markoan jarriak”.
- Abandoko Udaltegia - Edouard Lazarguren (1928-2015) - Vuelta – Margoa
- Bilbon jaio zen eta 9 urterekin, aita Gerra Zibilean hil ondoren, Eduard Frantzian hartu zuen babes amarekin, eta han bizi izan zen bere bizitza guztia. 50 urte baino gehiagoz margotu zuen eta gai nagusiak emakumeak, umeak eta katuak izan ziren, kolorea, argia eta estilo figuratiboa lehenetsiz. "VUELTA" izeneko erakusketan lehenegoz ekarri dira Edouard Lazargurenen margoak estatura, hain zuzen ere Bilbora, bere jaioterrira.
Literatura
Bidebarrieta Kulturgunea, Bidebarrietako Liburutegiko kultura, literatura eta zientzia garatzeko eta sustatzeko guneak, honako hitzordu hauek hartuko ditu aste honetan
- Azaroak 29, 19:00etan Bidebarrietako Areto Nagusian. Manuel Jabois-en "Mirafiori" liburuaren aurkezpena. Egilearekin batera Cesar Coca kazetaria egongo da.
Musika
Mila Musika Haria
Hastear da Mila Musika Hariaren XIV. edizioa, gitarrak eta harizko beste instrumentu batzuk protagonista dituzten kontzertuen zikloa.
- Abenduak 1, 19:00etan. Bertendona Institutoa. Sharon de Bos Trio - Neo Soul, Jazz, Pop
- Sharon de Bos musikaz inguratuta egon da txikitatik. 'La Voz'/Holandan izan ondoren, 'Chapter One' bere lehen EP-a argitaratu zuen. Oraingoan, bere proiektua aurkeztuko du, bi musikari nabarmenekin batera. Neo Soul, Pop eta Jazzaren nahasketa paregabe batera egokitutako kantu klasiko eta garaikideak biltzen ditu.
Dantzaldiak
Bilboko adinekoek dantza egiten jarraitu ahal izango dute hilabete honetan, Udalak tradizioz antolatzen dituen dantzaldiekin.
- Abenduak 3, Casilla plazako pabiloian, 18:00etatik 21:00etara.