Aurrera darrai Bilboko Udala goi mailako kirol-ekitaldiak urian jasotzeko erronkarekin. Oraingo honetan, Deustuko Udal Kiroldegiko pabiloiak Basque Handball Cup '23 txapelketaren azken partida hartuko du, azaroaren 26an, igandean, arratsaldeko 18:30etik aurrera, Euskadiko eta Lituaniako emakumezkoen selekzioen artekoa. Emakumezkoen eskubaloi-txapelketa Euskal Eskubaloi Federazioak antolatzen du, eta Bilboko Udalaren laguntza jasotzen du, Bilbao Kirolen bitartez.
Nazioarteko hitzordu honetan Euskadiko, Lituaniako eta Txileko emakumezko selekzio absolutuek parte hartuko dute. Berango, Bilbo eta Gasteizen jokatuko dute, hots, nazioarteko lehiaketaren egoitzetan.
Txapelketaren helburua Euskadin tradizio handia duen kirol hau bultzatzea da, bai eta emakume gehiagok eskubaloian parte har dezaten lan egiten jarraitzea ere; horrela, berdintasuna sustatu nahi dugu kirola egiteko orduan.
Gaur egun, 7.000 lagun baino gehiago ari dira gero eta zale gehiago dituen kirol-diziplina horretan Euskadin, lurralde osoan banatutako hirurogei talde baino gehiagotan. Bi talde (Super Amara Bera Bera eta Replasa Beti-Onak) kategoria gorenean jokatzen ari dira, eta beste 15 talde zilarrezko eta brontzezko kategorietan banatuta daude.
Basque Handball Cup '23 partidak
- Berangon, azaroaren 24an, ostirala, 18:30ean: Euskadiko selekzioa vs Txileko selekzioa.
- Gasteizen, azaroaren 25ean, larunbata, 18:30ean: Lituaniako selekzioa vs Txileko selekzioa.
- Bilbon, azaroaren 26an, igandea, 18:30ean: Euskadiko selekzioa vs Lituaniako selekzioa.