Síguenos en redes sociales:

'Ulises 2.0' erakusketa, ikusgai Azkuna Zentroko galeria mediatekan

'Ulises 2.0' erakusketa, ikusgai Azkuna Zentroko galeria mediatekanB. U.

Astearte honetatik hasita eta urtarrilaren 28ra bitartean ikusgai egongo da Azkuna Zentroko galeria mediatekan 'Ulises 2.0' izeneko erakusketa. Atzo egin zen inaugurazioan, Itziar Urtasun Jaietako Zinegotzi eta Bilboko Udaleko Kultura Zinegotzi Ondokoak, eta Fernando Pérez Azkuna Zentroko Zuzendariak parte hartu zuten.

'Ulises 2.0'-k erakusketan jasotako lanak (2008) eta Zubietxe elkarteak eta Azkuna Zentroa – Alhóndiga Bilbaok batera argitaratutako Ulises 2.0 katalogo-liburua aurkezten ditu. Bertan, 13 herrialdetan jaio eta 25 hiritan bizi diren pertsonek parte hartu zuten, leku desberdinetatik abiatutako bidaia zail horri buruzko elkarrizketak osatzeko.

Ilustrazioek prozesu osoa jorratzen dute: beren herrialdea uzteko erabakia hartzen denetik, harrerako gizartean integratu arte; eta bere aniztasun osoan erakusten dute, migratzera bultzatzen duten arrazoiei, migratzailearen profilari, genero-berezitasunei eta bidaiaren faseetan dauden arazoei dagokienez.

Horrela, 20 ilustrazio-panel bikoitz dituen erakusketa honek arteak eta sorkuntza artistikoak munduari begiratzeko, bizitzeko eta bizipenak partekatzeko duten eginkizuna erakusten du. Gainera, egoera pertsonal, bizi eta sozial desberdinetatik datozen artistak migrazioek suposatzen duten dramarekin konektatzeko gai direla islatzen du.

Migratzaileek egindako lan bakoitza, ilustratzaile profesional batek bertsionatzen ditu. Horrela, izen hauek parte hartzen dute Ulises 2.0-n: Moses Danel Jonas // Leticia Ruifernández; Abdellah Chadli // Leandro Alzate; Amadu Balde // Pepo Pérez; Bezaid Djillali // Manuel Bartual; Bezaid Djillali // Paco Roca; Blaise Batje // Lidia Peyret; Ditshidi Ndombe // Juanjo Sáez; Ebenezer Rhule // Javier De Isusi; Blaise Batje // Fidel Martínez; Mahmoud Salah Mahmoud // José María Ken Niimura; Mustapha Aouidat // Helena González Sáez; Nykita Tibabishev // Raquel Alzate; Omar Erraji // Sonia Pulido; Serkan Biçe // Sanvi; Sori Gayigo // Ander Sarabia; Sori Gayigo // Jali; Ridouane Ouardighe // Lola Lorente; Demba Cande // David Rubín; Ridouane Ouardiguhe // Alberto Vázquez; eta Bezaid Djillali // Sagar Forníes.

Horrela, Ulises 2.0-k aukera ematen du antzemateko, hasieran hain bizitza desberdinak dituzten bi artista gai direla elkar ulertzeko, batez ere bi pertsona direlako. Erakusketa urtarrilaren 28ra arte bisitatu ahal izango da, sarrera librearekin.