Darabilbo irailean itzuliko da, udako geldialdiaren ostean
Programa honetako ekimenetako edozeinetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea
Bilboko Udalak denbora librean euskara erabiltzea nahi du, horregatik 2013an Darabilbao programa jarri zuen abian eta irailean, urtero bezala, bueltan egongo da.
"Aisialdia euskaraz gozatzeko udal-programa, Darabilbo, irailean itzuliko da, udako geldialdiaren ostean", adierazi du astearte honetan Udalak. Kakorratz-lanen tailer bat, bi ikustaldi gidatu Arte Ederren Museoan, zientzia-hitzaldi bat eta sushi tailer/dastaketa gastronomiko bat dakartza eskaintzan.
- Ostiralean, irailak 22, 18:30ean: kakorratz-tailerra Uribarriko udaltegian.
- Astelehenean, irailak 25: ikustaldi gidatua Arte Ederren Museoan, 10:00etan eta 18:00etan (bi saio).
- Asteazkenean, irailak 27, 19:00etan: zientzia-hitzaldia Santutxuko udaltegian.
- Asteazkenean, irailak 27, 19:00etan: dastaketa gastronomikoko tailerra, Ametsgorri kultur elkartean.
Darabilbo ekimena Udalak eta Bilboko Euskaltegien Sareak antolatzen dute, denbora librean euskara erabil dadin sustatzeko. Euskara maila hobetu nahi dutenentzat edo besterik gabe euskaraz dibertitu nahi dutenentzat da. Eskaintza osoa eta informazio gehiago darabilbo.eus web-orrian.
Darabilbo 2013an abiatu zen eta, harrezkero, askotariko jarduerak sartu ohi dira programan. Jarduerak taldean egiten dira, urteko hilabete guztietan (uztailean eta abuztuan izan ezik) eta barruti guztietan. Doako jarduera horietan parte hartzeko baldintza bakarra da Darabilboren web-orrian izena ematea eta 16 urte beteta izatea (familiako jardueretan izan ezik).
Programa honetako ekimenetako edozeinetan parte hartzeko, beharrezkoa da aldez aurretik izena ematea darabilbo.eus webgunean, darabilbo@gmail.com helbide elektronikoan edo 607 530 132 telefonoan. Nahi duenak telefono zenbaki horretan bertan azal ditzake bere ideiak.