Hurrengo larunbatean, irailak 23, Bilboko Udalak Auzo Active-ren hirugarren denboraldiko jarduerei helduko die berriro Euskalduna moilan. Oraingo honetan, kirol eta jolas kutsuko proposamen pilo bat egongo dira, Kirol Jaialdia izenarekin. Goizean 11:30etik 14:00etara izango da, eta arratsaldean 17:00etatik 19:30era. Etortzen diren gazteek hainbat kirol egin ahalko dituzte dohainik: errugbia, saskibaloia, kalistenia, patinajea, parkour, piragua, herri kirolak, esgrima, futbola eta jugger besteak beste. Parte hartzeko ez da beharrezkoa aldez aurretik izena ematea.

Auzo Active berriro hasteko festaren ondoren, Udalak berriro ekin zion asteko programazioari hiriko auzoetan.

• Ostirala, irailak 29: Funikular plaza, Uribarrin.

• Larunbata, irailak 30: Eskurtze parkea, Iralan.

• Igandea, urriak 1: Feriako plaza, Zorrotzan.

• Ostirala, urriak 6: Elejabarri ikastetxea, Errekalden.

• Ostirala, urriak 20: Ibaieder parkea, Abusun.

• Larunbata, urriak 21: Europa parkean, Txurdinaga.

• Ostirala, urriak 27: Ramon y Cajal zentroan, Larrakoetxe kalea 3, Otxarkoaga.

• Larunbata, urriak 28: Done Petri plazan (Deustu).

Jarduera horiek antolatzen eta garatzen hainbat kirol klubek parte hartzen eta kolaboratzen dute udalarekin batera –hala nola Athletic Fundazioa, Universitario Bilbao Rugby, Maestro Suñe esgrima kluba, Bizkaiko Jugger elkartea, Boxeo NeskaBox, Metropolitano Hockey Club, Otxartabe FS eta saskibaloiko, herri kiroletako eta pilotako Bizkaiko federazioak–, baita gizarte eta hezkuntza alorreko zenbait entitatek ere, hala nola Eragintza, Gure Lurra, Gazteleku, Umeak Kalean, Tendel, Gozaldi eta Aldaika.