Bilboko Udalak, Bilbao Kirolak udal entitatearen bidez kirol-eskaintza zabala prestatu du 2023/2024 denboraldirako. Horrela, 859 ikastaro eskainiko dituzte 72 kirolatanuretako, aretoko eta pistako kurtsoetarako 12.066 plazarekinPlaza horiez gain, beste 8.019 egongo dira fitness-aretoetarako.

2023/2024 denboraldian zehar, 447 areto-ikastaro eskainiko dituzte guztira, 53 kirol desberdinetakoak. Ikasturte honetan, bestalde, gorputzerako erasokorrak ez diren kirolak bultzatzen jarraituko dute —horren adibide dira esekita egiteko jarduerak (Aerial Pilates eta Aerial Training, esaterako) eta gimnasia pasiboak—. Nobedade gisa, Bilbao Kirolakek, aurtengoan, Chi-Kung/Tai-Chi ikastaro bi eskainiko ditu, Deustuko kiroldegian.

348 ikastaro uretakoak diraIgeri egiten ikasteko ohiko ikastaroez gain, uretako beste 8 diziplina egongo dira. Besteak beste, Aqua Fitness, Aqua Walking eta Aqua Bike eskainiko dituzte: uraren grabitaterik eza baliatzen duten entrenamendu osoak, gorputzerako erasokorrak ez direnak.

Irailetik aurrera, kiroldegietan ohiko ordutegia egongo da berriro: astelehenetik barikura, 07:15-22:00 (Casillan eta Artxandan, 08:00-22:00); zapatuetan, 09:00-22:00, eta igande eta jaiegunetan, 09:00-15:00 (Txurdinagan eta San Ignazion, 09:00-19:00).              

Artxanda, Errekalde eta Txurdinagako kanpoko igerilekuak zabalik egongo dira irailaren 10era arte (domeka). Bestalde, herritarrek solariumak erabiltzen jarraitu ahalko dute irailaren 30era arte. Eguzkia hartzeko gune horiek zabalik egongo dira 10:00etatik 20:00etara, instalazioak zabalik egoteko ordutegian zehar.

Era beran, irailean zehar, Zorrotzako eta San Ignazioko igerilekuak itxita egongo dira, urteroko mantentze-lanak egiteko; eta Casilla itxita egongo da asteburuetan.