Urtero bezala datorren larunbatean, uztailaren hasierarekin batera, martxan jarriko du Bilboko Udalak BIlbobusen udako ordutegia, zeinak aldaketa nabarmenak izango dituen orain arte abian zegoenarekin alderatuz. Aldaketa honen helburua Bilbobusen ordutegiak jendearen ohituretara, beharrizanetara eta eskarietara egokitzea da, ahalik eta zerbitzurik hoberena eskaini ahal izateko. Ordutegi berria gauez luzatuko da, eta dagoeneko kontsultatu ahal dute erabiltzaileek. Abuztuaren 31ra arte egongo da abian.
Autobusen udal zerbitzuak, beraz, ordutegiak eta maiztasunak aldatuko ditu erabiltzaileen urteko sasoi honetako egoerara eta premietara egokitzeko. Horrela, Bilbobusen linea batzuetan aldaketa txikiak egingo dira, udan bidaiari gutxiago edukitzen dituztelako. Adibidez, bost eta hamar minutu bitarteko aldaketak izango dira maiztasunetan eta, kasu batzuetan, aldaketak lehenengo eta azken zerbitzuan izango dira.
Hala ere, Tourra Bilbotik igaroko dela eta, Udalaren Bilbobus autobus zerbitzuak datozen hiru egunetan jasango ditu eraginak, batez ere uztailaren 1ean, zapatuan, eta uriko gainerako zirkulazioak ere jasango ditu.
Non eskuratu ahal ditut ordutegi berriak?
Udako ordutegi berriaren xehetasun guztiak, eta Tourra dela-eta datozen egunetan izango diren aldaketa guztien berri, ohiko bideetatik emango da (sare sozialak, informazio-panelak, markesinak…).
Informazio gehiago, Biobidek bezeroen arretarako duen bulegoan ere (Poza Lizentziatua, 8), Bilboko Udalaren udal webgune ofizialeko Bilbobusen atalean eta 010 telefono zenbakira deituz.