Bilboko Udalak garbiketa zerbitzua indartuko du datorren igandean urian ospatuko den Grand Départ delakoa dela eta. Hala, ekainaren 28tik uztailaren 2ra bitartean, dispositibo berezi bat egongo da martxan.

Hirurogeita hamar langilek eta baliabide tekniko ugarik osatutako dispositibo bat ibiliko da; baliabide teknikoen artean, ekortzeko moto-orgak, sasiak kentzeko makinak, hidrogarbigailuak, hondakinak batzeko kamioi biokonpartimentutan banatuak, furgonetak, urez garbitzen duten makinak... Nabarmentzekoa da galtzadak garbitzen hiru talde arituko direla, goizeko eta arratsaldeko txandatan, Tourraren ibilbidean premiazko garbiketak egin beharra gertatzen bada ere.

Talde horrek txirrindulari-lasterketarekin zerikusia duten guneetako hondakinak garbitu eta batzeko ardura izango du, hala nola Fan Parkean, lasterketaren abiaburuan, helmuga inguruak... Gainera, beste lan osagarri eta beharrezko batzuk ere egingo dituzte: edukiontziak lekuz aldatzea, haizeen kontrako sistemak kentzea, balizak, hondakinetarako poltsak, ontziak eta edukiontziak jarri eta kentzea gertakizuna izango den lekuetan.

Uztailaren 1ean, etapa amaitzean, hiria lehenbailehen garbitzen hasiko dira, eta edukiontziak berriro jatorrizko lekuetan kokatzen, hondakinetarako han eta hemen jarritako ontzi eta edukiontziak batzen eta hondakinak zein bere tratamendu-gunera eroaten.

Izan ere, Grand Dèpart-a izango den astean zehar, alegia, ekainaren 26a eta uztailaren 1a bitartean, antolaketa eta segurtasuna dela eta, kaleetako edukiontziak lekuz aldatuko dira   Zehazki, are 467 edukiontzi ere, beren ohiko lekuetatik aldatu beharko dira beste leku batzuetara.

Ez da berdin izango alde guztietan, eta ahalegina egingo da eragina ahalik eta txikiena izan dadin, eta, horretarako, ordezko konponbide bat emango zaio puntu bakoitzari, puntu bakoitzetik hurbil.

Edozelan ere, arau orokorra izango da, ekainaren 30ean eta uztailaren 1ean, ibilbidearen eragina jasango duten lekuetan bizi diren pertsona guztiek 21:00etatik aurrera bota beharra zaborrak edukiontzietara, hartara eragozpenak saihestearren eta zaborrak biltzeko lanak errazago egin ahal izan daitezen.

Bestalde, ekainaren 28an hasi (eguaztena) eta uztailaren 2ra arte (domeka), biak barne, ez da izango ontziak biltzeko zerbitzurik, alegia, ez da izango Bilbogarbi mugikor laguntzadunen eta laguntza gabeen zerbitzurik.

Tourrarekin zerikusia duten lekuetan jendearentzat prestatutako guneetan, 400 poltsa ezarriko dira, eta 301 ontzi eta edukiontzi guztira, hondakin mota guztietarako, eta, beraz, gura genuke herritarrek erantzukizunez eta gauzak ondo egiteko arduraz jokatzea, batez ere era honetako gertakizun batean.