Astelehen honetan goizean, Bilboko Udalak koronabirusaren pandemiaren aurretik zeukan tradizio bat berreskuratu egin du: Bizkaiko Gozogileen Alkartasunari egindako ohiko harrera. Hala, gaur bertan, Bilboko alkate Juan Mari Aburtok ekitaldiari berrekin dio. Ekitaldian udal korporazioko gainerako kideek hartu dute parte baita ere.

Gozogileen Alkartasunaren izenean, Manuel Angulo presidenteak, Jone Marcaidak eta Zuzendaritza Batzordeko beste kide batzuek parte hartu dute. Ekitaldian izan dira, halaber, Elena Espeso eta Zuriñe Pallacan, Gozogintzako Lanbide Eskolako zuzendaria eta idazkaria, hurrenez hurren, eta Victor de Castro eta Jon Erezuma irakasleak, ikasleen ordezkaritza batekin batera.

Harreran, Bizkaiko Gozogileen Alkartasunak Hiriaren urteurrena ospatzeko 2004an sortutako “Bilbao Tarta” aurkeztu dute. Tartak duela ia mende batez geroztik hiriko kaleetan ikus daitekeen baldosa ezaguna irudikatzen du. Bilboko baldosaren jatorritzat jotzen da Bartzelonako 1906ko “panot de flor” delakoa, Josep Puig i Cadafalch arkitektoari egotzi ohi zaiona, zeinek modernismo katalana bultzatu zuen Antoni Gaudí eta Lluis Domènech i Montanerrekin batera.

“Bilbao Tarta” barkillo kurruskarizko bizkotxo baten gainean finkatutako kafe-karameluzko moussea da, 15 zentimetroko luzera eta 15 zentimetroko zabalera dituena. Moussea denez gero, hotzean gorde behar da ondo kontserbatzeko, eta hau konplikatu samarra izan daiteke, bereziki udako hilabeteetan. Horregatik, 6,5 zentimetroko luzera eta 6,5 zentimetroko zabalera duen tamaina txikiagoko beste bertsio bat ere lantzen da, txokolatez, mazapanez edo gailetaz landutakoa.