Aburtok Indautxuko haurreskola bisitatu du
Martxoaren 15ean zabalduko ditu ateak Indautxuko haurreskola berriak, 0 eta 2 urte bitarteko umeentzako 42 plazekin. Matrikula egiteko epea martxoaren 1etik 3ra bitartean egongo da zabalik, presentzialki, 9:00etatik 16:00etara bitartean.
Juan Mari Aburto, Koldo Narbaiza Euskara eta Hezkuntza zinegotziarekin, Elena Aizpurua Haurreskolak Partzuergoko zuzendari-gerentearekin eta Bilboko Udaleko Udalbatzako ordezkariekin batera joan da instalazioetara.
Instalazioetan zehar ibili ondoren, Aburto alkateak Udalaren konpromisoa gogorarazi du: "Udalaren konpromisoa da 0 eta 2 urte arteko umeak hezteko eta haiei zainketa integrala eskaintzeko kalitateko aukerak eskaintzea Bilboko familiei; gure nahia da gure azpiegiturekin txikienen beharrizanei erantzutea, kalitate-estandarrik ahalik eta onenekin, haien onerako eta familien lasaitasunerako", gaineratu du Aburtok.
Juan Mari Aburtok haurreskolaren egoera berria nabarmendu du, leku "estrategiko, eroso eta Indautxuko auzoarekin ondo komunikatu" batean dagoelako. "Haurreskolak, hala, osatu egingo du zerbitzua, inguru horretan lehendik dauden bi haurreskolek eskaintzen dutena, alegia, Basurtuko Haurreskolak eta Sanchez Marcosekoak", adierazi du.
Udalak ia 2,5 milioi euro inbertitu ditu lokala erosten eta egokitzen. Udalaren asmoa da Bilboko herritarrei laguntzea familia-bizimodua eta laneko bizimodua uztartzeko modua izan dezaten, eta umeak egoteko eta zaintzeko kalitateko espazioak eskaintzea aurrerantzean ere.
Bilbon dagoeneko badira 16 Patzuergoko haurreskola, eta 693 leku eskaintzen dituzte, 0 eta 2 urte bitarteko adingabeentzat.
Espazioen banaketa
Haurreskola berriak 1.023 m2 dauzka; beheko aldean, 575 m2, eta kanpoko aldean, 448 m2.
Barruko guneak 0 eta 1 urte bitarteko 16 umerentzat:
- 2 gela, 30 metro koadrokoa bakoitza.
- Atsedenerako lekua, 17 m2-koa, ikasgela bakoitzean.
- Garbitzeko eta arropak aldatzeko gunea, 7 m2-koa, ikasgela bakoitzean.
Barruko guneak 1 eta 2 urte bitarteko 26 umerentzat:
- 2 gela, 30 metro koadrokoa bakoitza.
- Lo egiteko gunea (sehaskak), 15 m2-koa, ikasgela bakoitzean.
- Garbitzeko eta arropak aldatzeko gunea, 7 m2-koa, ikasgela bakoitzean.
- 8 m2-ko elikagaiak prestatzeko eremua.
Barruko gune erkideak:
- Zuzendaritzako bulegoa.
- Hainbat erabilieretarako aretoa, 60 m2-koa.
- Sukaldea eta jantokia.
- Atartea eta korridorea.
- Komunak eta aldagela.
- Aulkien/gurditxoen gunea.
Kanpoaldeko guneak:
- Kanpoaldeko patioa, 448 m2-koa, partez estalia.
Matrikula egiteko epeak
- Aurrez aurre eman beharko da izena, haurreskolan bertan, martxoaren 1etik 3ra, biak barne direla, 9:00etatik 16:00etara.
- Behin-behineko zerrendak martxoaren 8an emango dira argitara.
- Erreklamazioak aurkezteko eta akatsak zuzentzeko epea martxoaren 9an izango da.
- Behin betiko zerrendak martxoaren 13an argitaratuko dira.
- Umeentzako lehen eguna haurreskolan martxoaren 15a izango da.