Ohi bezala, Bilbobusek zerbitzu berezia eskainiko du bihar, larunbata, otsailak 11, uriko erdigunetik (Plaza Biribilaren ingurutik, konkretuki) Bilbao Arenara joateko eta bueltatzeko, bertan jokatuko baitu Bilbao Basketek bere partida. Ekimen honekin, BIlboko Udalak garraio publikoaren erabilera sustatu nahi du zaleen artean. Hala, behin-behineko linea hau gehituko zaie ohiko zerbitzuei.

Horrela, bada, zapatuan, Surne Bilbao Basket-Granada partida dela eta, 18:00etan, E7 linea Plaza Zirkularretik 10 minuturo irtengo da partida hasi baino ordubete lehenagotik Bilbao Arenara (hau da, 17:00etatik aurrera). Partida amaitzean, bestalde, autobusak Bilbao Arenatik (Askatasuna/Parkea) abiatuko dira Plaza Biribileraino, Erriberako Merkatutik eta Areatzako zubitik igarota. Zerbitzu hori ere 10 minututik 10 minutura emango da geralekuan jendea geratzen den bitartean.

Beste alde batetik, erabiltzaileak hiriko beste alderdi batzuetara garraiatzeko zerbitzua bizkorrago emateko, 30, 71, 75 y 76 autobus-lineak haien ibilbideak aldatuko dituzte partiduaren ondorengo minutuetan, Askatasuna/Parkean geraldi bat egingo du.

Bilbobus ez da garraio publikoaren aukera bakarra. Horregatik, Bilboko Udalak gogorarazten du Bilbao Arenatik 500 metroko inguruan badirela metro-, tren- edo tranbia-geralekuak, hiriko auzo guztiekin eta hurbileko herriekin konektatuta daudenak. Gainera, taxi-geraleku bat ere jarri da Askatasuna etorbideko 11 zenbakian.

Informazio gehiago eskura daiteke geralekuan, 010 informazio-telefonora deituz edo udal-webgunean.