Jon Bilbao etxebizitzako zinegotzi eta Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeko presidentea Peñascaleko bizilagun talde batekin bildu da ostegun honetan arratsaldean, otsailak 9. Batzarrean, bizilagunei azaldu zien udalak zer asmo dituen auzoa berroneratzeko abian jarritako Plan Bereziaren ondorioz eraisten diren etxeetako bizilagunei udal-etxebizitzak eskaintzeko. Esan behar da auzotarrek plan horretan parte hartzen dutela.

Horretarako, Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak detektatutako premien araberako etxebizitza kopurua esleituko du, eskuragarri dauden etxebizitzen arabera. Mugikortasun-arazoak dituzten pertsonentzat egokitutako etxebizitzak eskainiko dira.

Jon Bilbao etxebizitzako zinegotziaren adierazpenak

Jon Bilbaok azpimarratu duenez, “gure asmoa da plan honen eragin handiena jasaten duten pertsonek etxebizitza alternatibo bat izango dutela bermatzea, udal baliabideen bidez, gutxienez auzoa berroneratzeko obrek irauten duten bitartean”.

Asmoa da auzoko bizilagunekin adostea, auzo-elkarteen bidez, nortzuk diren premia handienak dituzten pertsonak, eta, kasu bakoitza aztertu ondoren, birkokatze-planean sartuko den etxebizitza-kopurua zehaztea.

Hartara, ezinbestekoa izango da Bilboko Udaleko Hiri Plagintza Sailak egingo duen eragin-txostena ikustea eta, horrela, auzoa berroneratzeko Plan Bereziak gehien eragingo dien etxebizitzak zehaztea; modu horretan, beste bizileku bat beharko luketen pertsonak identifikatuko ditu Bilboko Udal Etxebizitzak erakundeak, bere presidenteak azaldu duenez.